Circinaria contorta
Itxura
| Circinaria contorta | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Ascomycota |
| Klasea | Lecanoromycetes |
| Ordena | Pertusariales |
| Familia | Megasporaceae |
| Generoa | Circinaria |
| Espeziea | Circinaria contorta |
| Basionimoa | Verrucaria contorta |
Circinaria contorta liken krustazeo bat da, kolore grisekoa eta apotezio beltzak dituena. Ipar hemisferioan aurkitzen da, Ipar Amerikan eta Europan bereziki.[1] Turkiara eta Asiara berriki iritsia da.[2]
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Georg Franz Hoffmannek identifikatu zuen Verrucaria contorta izenarekin eta 2010an gaur egungo izenarekin deskribatu zen.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroseta irregularrak sortzen ditu, 5 cm inguruko diametroa dutenak. Inoiz 10 cm-koak ere bai[3]. Pitzaduraz josita dagoenez areola poligonalak ikusten dira. Apotezioak ere angeluarrak dira, [4]
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kareharri inklinatuetan hazten da, baita ingurune antropizatuetan ere.[4]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Ingelesez) «Circinaria contorta (Hoffm.) A.Nordin, Savić & Tibell» www.gbif.org (kontsulta data: 2025-04-22).
- ↑ Song, Jie; Liang, Jun-Feng; Mehrabi-Koushki, Mehdi; Krisai-Greilhuber, Irmgard; Ali, Barkat; Bhatt, Vinod Kumar; Cerna-Mendoza, Agustín; Chen, Bin et al.. (2019-12). «Fungal Systematics and Evolution: FUSE 5» Sydowia 71: 141–245. doi:. ISSN 0082-0598. PMID 31975743. PMC 6978154. (kontsulta data: 2025-04-22).
- ↑ «Consortium of Lichen Herbaria - Circinaria contorta» lichenportal.org (kontsulta data: 2025-04-22).
- 1 2 (Katalanez) Circinaria contorta. (kontsulta data: 2025-04-22).