Circus (Britney Spears)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Circus Britney Spearsen 6. studio-albuma da. 2008ko azaroaren 28an kaleratu zen, Jive Recordings-en eskutik. Spears 2008ko hasieran hasi zen albumean lanean, produktore berriekin ( Bloodshy & Avant eta Danja-rekin), electropop and soinu urbanoak landuz (Blackout-en egin zuen bezala; baita hasierako pop hit-ak sortu zituztenekin ere, esate baterako Max Martin-ekin.

Albumak kritika positiboak jaso zituen musika kritikarien ikuspuntutik. Billboard 200-an, 1. postua lortu zuen, eta honela Spears historiako 1. emakume gaztea izan zen 5 album 1. postuan edukitzean. Honela, Guinness Book of World Records-en satu du bere burua.

Albumeko 1. singlea, "Womanizer", nazioarteko hit-a izan zen, hamar herrialdetan zerrendetako 1. postua lortuz (besteak beste Ameriketako Estatu Batu-etako Billboard Hot 100). Bigarren singlea, "Circus", 3. postuan geratu zen Ameriketako Estatu Batu-etaneta lehen 10 postuetan geratu zen munduarteko 7 herrialdetan. Ondorengo singleak "If U Seek Amy" eta "Radar" izan ziren. Spears-ek albumak promozionatu zuen, zuzeneko emanaldiak eskainiz, eta mundu mailako tour arrakastasuarekin: The Circus Starring Britney Spears. Lehendabizikiko singleak, "Womanizer", Grammy sarietarako nominazioa jaso zuen, abestia dantzagarria izanagatik.

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1. Womanizer
  • 2. Circus
  • 3. Out From Under
  • 4. Kill The Lights
  • 5. Shattered Glass
  • 6. If U Seek Amy
  • 7. Unusual You
  • 8. Blur
  • 9. Mmm Papi
  • 10. Mannequin
  • 11. Lace and Leather
  • 12. My Baby