Cissé Mariam Kaïdama Sidibé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cissé Mariam Kaïdama Sidibé

Maliko lehen ministro

2011ko apirilaren 3a - 2012ko martxoaren 22a
Bizitza
JaiotzaTimbuktu1948ko urtarrilaren 4a
Herrialdea Mali
HeriotzaTunis2021eko azaroaren 6a (73 urte)
Hezkuntza
HeziketaÉcole nationale d’administration (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoabaliorik ez

Cissé Mariam Kaïdama Sidibé (Timbuktu, 1948ko urtarrilaren 4a - Tunis, 2021eko azaroaren 6a) maliar politikaria izan zen. Maliko lehen ministroa izan zen 2011tik 2012ra. Afrikako herrialdea gobernatu zuen lehen emakumea izan zen.

1974tik 1989ra funtzionario aritu zen Enpresetako Ministerioan. Demokrazia Malira itzuli zenean, Amadou Toumani Touré presidentearen aholkulari izendatu zuten. Plangintza eta Nazioarteko Lankidetza ministro izan zen 1991tik 1992ra, eta Nekazaritza ministro 1992an. 2002an Landa Garapenerako ministro izan zen eta 2003an Tabakoaren Estatu Korporazioko lehendakari izendatu zuten.

2011ko apirilaren 3an Touré presidenteak lehen ministro izendatu zuen. 2012ko martxoaren 22an soldaduak matxinatu egin ziren, 2012ko tuareg matxinadaren aurrerapenarekin pozik ez zeudelako. Sidibé eta beste ministro batzuk atxilotu zituzten, eta kanpamentu militar batean giltzapetu, Katin.