Edukira joan

Citizen Fish

Wikipedia, Entziklopedia askea
Citizen Fish
Datuak
JatorriaBath
Musika motapunk
Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada)1990
Produkzioa
Diskoetxea(k)Alternative Tentacles
Fat Wreck Chords
Lookout! Records
Dick Lucas (en) Itzuli
Informazio gehigarria
citizenfish.com
Facebook: 108453302511619 Musicbrainz: 5752ebdf-9a18-4935-84ee-03c613d7bf5a Songkick: 25387 Discogs: 253324 Allmusic: mn0000782983 Deezer: 15282 Edit the value on Wikidata

Citizen Fish (euskaraz: «Arrain hiritar») Ingalaterrako punk rock talde bat da, 1990etik diharduena eta Subhumans taldearekin kideak partekatzen dituena. Ez dute haien adierazpen politiko gordinik eta ikuspuntu nihilistarik azpimarratzen eta, horren ordez, alienazio sozialaren eta giza elkarreraginaren auzietan jartzen dute arreta, ikuspuntu baikorrago batetik begiratuta. Besteak beste, bi taldeek kontsumismoaren aurkako gaiak eta begetarianismoa bezalakoak jorratzen dituzte, statu quoa auzitan jarrri... Horrez gain, beren kontzertuen antolatzaileak dira, baita beren diskoen diseinu eta banaketaz arduratu ere.

AllMusic-ek taldea "Subhumans-en bertsio berreraikia" gisa deskribatu zituen, baina punk rocka bainoago, ska-punk aldera jotzen zuena. Ox-Fanzine-k taldeak gitarrazko pasarte itsaskorrak, oihuka egindako letrak eta noizbehinkako gitarra soloak eskaintzen zituela ziouen, tarteka ska ukituekin .

Bath (Ingalaterra) inguruan finkatuta, jatorrizko kideak Dick Lucas (ahotsa), Jasper (baxua), Trotsky (bateria), eta Larry (gitarra) izan ziren. Free Souls in a Trapped Environment lehen diskoaren ondoren, Larryk taldea utzi zuen eta Philek ordezkatu, Dick eta Trotskyrekin batera: horiek guztiak aurretik Subhumans taldeko kideak izan ziren. Jasperrek eta Dickek elkarrekin jo zuten aurretik Culture Shock taldean.

2006ko uztailean, Silasek (lehen, Batheko Cooper S taldekoa izan zen, Jasper eta Andy Evansekin) Trotsky ordezkatu zuen baterian. Hurrengo hilabetean, bost urteko grabaketa-etenaldiaren ondoren, estudiora itzuli ziren Leftöver Crack New Yorkeko taldearekin batera Deadline izenburuko disko partekatu bateko kantak grabatzeko.

Haien estudioko azken eta zortzigarren disko luzea, 2011ko Goods, itzuleratzat txalotu zen; 2015ean, Manmade EPa kaleratu zuten.[1][2]

  • Free Soulds in a Trapped Environment (Bluurg Records Fish 24, 1990)
  • Disposable Dream 7"-ko EPa (Bluurg Records Fish 27/Lookout! Records 60. zenbakia, 1992
  • Wider Than a Postcard (Bluurg Records, 1992)
  • Live Fish (Alemanian zuzenean) (Bluurg Records Fish 28, 1992)
  • Citizen Fish / AOS3 EP partekatua (Bluurg Records Fish 29, 1992)
  • Flinch (Bluurg Records Fish 31, 1993)[3][4]
  • Millennia Madness (Bluurg Records Fish 34, Lookout! Records, 123. zenbakia, 1995)[5]
  • Thirst (Lookout! Records. 152. zenbakia, 1996)
  • Psychological Background Reports (Bluurg Records, 1996) - bilduma-material bitxia eta aurretik argitaratu gabea
  • Habit 7"-ko EPa (Lookout! Records, 1998)
  • Active Ingredients (Lookout! Records,.212. zenbakia, 1998, Bluurg Records FISH38, 1999)
  • Life Size (Honest Don's Old English Recordings, 2001)[6]
  • What Time We on? Zuzeneko albuma (Bluurg Records Fish 47, 2006)
  • Baby-Punchers / Meltdown 7"-ko partekatua EPa Leftöver Crackekin (Fat Wreck Chords FAT-226, 2006)
  • Deadline disko partekatua Leftöver Crackekin (Fat Wreck Chords, FAT-720, 2007)
  • Goods (estudioko albuma, Alternative Tentacles 424, 2011)[7]
  • Dancing on Spikes (EPa, 2012)
  • Manmade (EPa, 2015)
  • Heide Sez... (Looukout! Records, 1996)
  • This is The A.L.F. (Mortarhate Records, 1998)
  • Forward Till Dearh (Looukout! Records, 1999)
  • Welcome to The Welfare State (BYO Records, BYO 66, 1999) Kanta: Will Swap (Life Size LPan argitaratutakoaz bestelako bertsioa da)
  • You Call This Music??! Volume 1 (Geykido Comet Records, 2000)
  • This Are UK Ska, Volumen (Do The Dog Records, 2001)

Musika-bideoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Dividing Lines (1995)
  • Talk about the Weather (1996)
  • Human Conditioner (2011)
  • Diconfort Zone (2011)
  • Better (2011)
  • Unemplode (2012)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]