City Hall (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
City Hall (filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1996
Jatorrizko izenburua City Hall
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa eta crime filma Itzuli
Iraupena 107 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) New York eta New Jersey
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Harold Becker Itzuli
[[Kategoria:Harold Beckerrek Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Paul Schrader
Nicholas Pileggi
Bo Goldman


Antzezlea(k)
Al Pacino
John Cusack
Bridget Fonda
Danny Aiello
Richard Schiff
David Paymer
Martin Landau
Roberta Peters
Anthony Franciosa
Lindsay Duncan
Mel Winkler
Nestor Serrano
Lauren Vélez
Tamara Tunie
Fran Brill
John Slattery
John Finn
Richard Gant
Murphy Guyer







[[Kategoria:Roberta Petersek Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Lauren Vélezek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Fran Brillek Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Murphy Guyerrek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Harold Becker Itzuli
[[Kategoria:Harold Beckerrek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Castle Rock Entertainment Itzuli
[[Kategoria:Castle Rock Entertainmentek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa David Bretherton
Bestelako lanak
Musikagilea Jerrald Goldsmith
Argazki-zuzendaria Michael Seresin
Fikzioa
Kontakizunaren tokia New York
Kanpo loturak

City Hall (euskaraz Udaletxea) 1996ko Harold Becker estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Bertan, Al Pacino, John Cusack, Bridget Fonda, Danny Aiello, Richard Schiff, David Paymer eta Martin Landau aktoreek antzeztu zuten.

filma honek politikarien eta mafiaren arteko harreman iluna ukitzen du, bai eta politikagintzan izan ohi den ustelkeria ere.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko hamarkada, New York. John Papas (Al Pacino) alkatea politikan aski trebatua dagoen plazagizona da, bere hitz-jarioa eta karismari esker hirian nahieran agintzen du. Alkateak Louisianatik iritsi berria den Kevin Calhoun (John Cusack) diputatu gazte idealista laguntzaile du.

Aldi berean, Eddie Santos (Nestor Serrano) detektibeak hiriko polizia departamenduan "gogor" eta zintzo ospea du. Vinnie Zapatti (Angel David) informatzaileak hala eskatuta Santos harekin biltzera doa, baina Brooklyn iparraldeko Broadway eta Marcy kalegurutzean bilera izan behar duten unean Tino Zapatti (Larry Romano) mafiako narkotrafikatzaileak Santosi segada jarri eta bien arteko tiroketa jazoko da, tiroketa horretan bi gizonez gain kaletik aitarekin zihoan James Bone izeneko mutiko beltz bat ere hilko delarik.

Bai Vinnie nahiz Tino, Paul Zapatti (Anthony Franciosa) mafia buruzagi boteretsuaren hilobak dira.

Hilketa horren ikerketen arabera gertaera horren aurretik alkatearen adiskidemina den Walter Stern (Martin Landau) epaileak Tino Zapatti beste hilketa kargu batengatik aske laga zuela azaleraziko dute, alkatea leku txarrean lagaz.

Kevin Calhounek hilketa horren benetazko arduradunak nortzuk diren ikertuko du, aldi berean Marybeth Cogan (Bridget Fonda) abokatuak Santosen alarguna eta familiari haren hilketarengatik diru-laguntza guztia izan dezaten saiatuko da. Bestalde, Paul Zapatti mafiaburuak Frank Anselmo (Danny Aiello) politikariaren bidez Santos polizia zenaren zintzo ospea zikindu edo aldarazten saiatuko da, honela Tino hilobak haurraren hilketan izandako ardura zuritu asmoz.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]