Edukira joan

Civitas stipendiara

Wikipedia, Entziklopedia askea

Civitas stipendaria edo ciuitas stipendiaria (pluralean, civitates stipendiariae), hau da, "zergadun hiri", erromatar menpean zegoen hiri (hirigunea eta bere administraziopean zegoen lurraldea; civitas) mota bat zen; komunitate lokalen hiri motarik arruntena zen, eta garrantzi gutxien zuena. Oro har, erromatarrrek indarrez konkistatuak eta baldintzarik gabe menderatu zituzten tokiko komunitateei, civitas stipendiari estatutua eman zieten agintari berriek.[1]

Erromatar probintzia bakoitzak estatus desberdineko komunitate batzuk hartzen zituen. Erromatar kolonien edo municipia ziren hirietan, biztanleek erromatar edo latindar herritartasuna zuten, eta bestetik, indigenen (peregrini) komunitateak zeuden, gehinak zirenk eta nolabaiteko autonomia gorde izan zutenak. Autonomia-mailaren arabera bereizten ziren:[2]

  • civitates stipendariae ("estipendioa (zerga) eman beahr zuten hiriak") direlakoak mailarik baxuenean zeuden, "Erromarekin itun desorekatu baten (foedus iniquum) bidez lotuta zeuden, urtero tributu bat ordainduz eta erromatar armadari tropa laguntzaileetarako gizon gzteak eeman beahr zizikiona";
  • civitates foederatae (hiri aliatuak), Erromari itun formal baten bidez lotuta zeudenak (foedus);
  • civitates liberae (hiri askeak); pribilegio espezifikoak eman zitzaizkien.[3][4]

Civitates stipendariae direlakoak ziren, askogatik, hiruretan ohikoenak —adibidez, K.a. 70. urtean Sizilian mota horretako 65 hiri zeuden, bost civitates liberae eta bi foederatae baino ez[ [3]—, eta probintzia baten diru-sarreren zati handia ematen zuten.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Canto, Alicia M. (1996). «Oppida stipendiaria: Los municipios flavios en la descripción de Hispania de Plinio» Cuadernos de Prehistoria y Arqueología de la Universidad Autónoma de Madrid (CuPAUAM) (23): 212–243. ISSN 0211-1608. (kontsulta data: 2025-09-03).
  2. «6.2. El régimen municipal en Hispania. Historia del Derecho Español y Cultura Europea en España» Derecho UNED (UNED).
  3. a b Eilers (2010) Local Government, Roman, In: Michael Gagarin (arg) The Oxford Encyclopedia of Ancient Greece and Rome. Oxford University Press.9780195170726
  4. a b Mousourakis, George (2007). A Legal History of Rome. Routledge. ISBN 9780415408936.

Bibliografia sakontzeko

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gagarin, Michael, arg. (2010). «Local Government, Roman». The Oxford Encyclopedia of Ancient Greece and Rome. Oxford University Press. 273-275. or. ISBN 9780195170726.
  • Garnsey, Peter; Sailer, Richard (1991). El Imperio Romano. Economía, sociedad y cultura (Jordi Beltrán, itzul.). Bartzelona : Crítica. ISBN 8474234840.
  • López Medina, María Juana (1996). «Las Civitates del Sureste Peninsular durante el Alto Imperio. Algunas cuestiones sobre su urbanismo y su territono». Florentia Iliberritana (Universidad de Granada) (7): 171-185. or. Artxibatua.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]