Clément Mathieu
Clément Mathieu | |||
---|---|---|---|
1931ko irailaren 12a - ← Marie-Charles-Alfred de Cormont (en) - Robert Bézac (en) → Elizbarrutia: Aire eta Akizeko elizbarrutia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Hazparne, 1882ko martxoaren 18a | ||
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria | ||
Heriotza | Akize, 1963ko martxoaren 25a (81 urte) | ||
Hobiratze lekua | Baionako katedrala | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lovainako Unibertsitate Katolikoa | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Eusko Ikaskuntza | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Clément Mathieu Lorda (Hazparne, 1882ko martxoaren 18a - Akize, 1963ko martxoaren 25a) lapurtar artzapezpiku eta euskaltzalea izan zen.[1] Larresoroko apaizgaitegian ikasketak egin ondoren apaiz egin zen 1906. urtean San Martin elizan. Filosofiako ikasketak egin zituen, gero, Lovainan. Lehen Mundu Gerra amaitutakoan, Uztaritzeko apaizgaitegiko kalonje nagusi izendatu zuten. Baionako Elizbarrutiko bikario nagusi izendatu zuten 1930ean, eta handik hilabete batzuetara Aire eta Akizeko apezpiku. Gure Herria erakundearen sustatzaile nagusi izan zen. Bestalde, Mathieuk antolatu zuen, Verdier kardinalarekin batera, euskal iheslariei laguntzeko batzordea. Eusko Ikaskuntzako lehendakari izendatu zuten 1951n eta aipatu erakundearen VIII. kongresuko mahaiburu hautatu zuten. Baionako katedraleko kriptan ehortzirik dago Mathieu apezpikua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Puchulu, Pierre. (1977). «Les évêques originaires du diocèse de Bayonne depuis le concordat de 1801» Bulletin de la Société des sciences, lettres et arts de Bayonne (133).
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |