Clío & Crímen: Durangoko Krimenaren Historia Zentroko Aldizkaria
Clío & Crímen: Durangoko Krimenaren Historia Zentroko Aldizkaria | |
---|---|
Laburdura | Clío & Crímen |
Mota | aldizkari akademiko, aldizkari eta aldizkari zientifiko |
Fitxa teknikoa | |
Lehen zenbakia | 2004 |
Hizkuntza | euskara eta gaztelania |
Argitaletxea | Durangoko Krimenaren Historia Zentroa |
Gai nagusia | historia, ikerketa eta kriminologia |
Banaketa | |
Maiztasuna | 1 urte |
Identifikadoreak | |
ISSN | 1698-4374 |
durangomuseoa.eus… |
Clío & Crímen: Durangoko Krimenaren Historia Zentroko Aldizkaria Durangoko Krimenaren Historia Zentroak editatzen duen historia aldizkaria da. Lehen alea 2004. urtean argitaratu zen, eta ordutik urtean behin argitaratzen da. Dialneten, Espainiako aldizkari zientifikoen datu base elektronikoan indexatuta dago.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XV. mendean Fray Alonso de Mellak bultzatutako mugimendu heretikoaren zentroa izan zen Durango, Europa mailako erlijio-disidentziaren erakusle izanik. Durangoko Arte eta Historia Museoa, Krimenaren Historia Zentroa eta aldizkari hau Durangaldeko memoria historikoa eta ondarea babesteko eta ezagutzera emateko tresna da.[2]
Sailkapena eta eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dialneten arabera, 2021ean aldizkariaren eragina 0,08 puntukoa izan zen.[3] Bestetik, Gizarte Zientzietako aldizkarien sailkapen bateratuaren arabera (gaztelaniaz, CIRD), D taldean kokatzen da[4], hau da, eragin maila txikiko eta ondorioz, maila zientifiko zalantzagarria duten aldizkarien multzoan kokatzen da.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Clío & Crímen: Revista del Centro de Historia del Crimen de Durango» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
- ↑ «Durangoko Arte eta Historia Museoa - Zer da» www.durangomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
- ↑ «Dialnet Métricas - IDR - Revista Clío & Crímen» dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Clío & Crímen aldizkariaren sailkapena CIRC-en arabera. .
- ↑ «POPUP» soporte.dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).