Claire Bretécher

Wikipedia, Entziklopedia askea
Claire Bretécher

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClaire Marie Anne Bretécher
JaiotzaNantes1940ko apirilaren 17a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 10. barrutia2020ko otsailaren 11 (79 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Bertrand Poirot-Delpech (en) Itzuli  (1979 -  1983)
Guy Carcassonne  (1983 -  2013)
Hezkuntza
HeziketaNantesko Unibertsitatea French university master (en) Itzuli : Psikologia
Nantes School of Art (en) Itzuli
(1958 - 1959)
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea
Enplegatzailea(k)Le Nouvel Obs (en) Itzuli
L'Écho des savanes (en) Itzuli
Spirou (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
IMDB: nm1080806 Edit the value on Wikidata

Claire Bretecher (Nantes 1940ko apirilaren 17a ; † Paris 2020ko otsailaren 11) ilustratzaile, komikilari eta idazle frantsesa izan zen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bretécherrek 1963an hasi zuen bere komiki-karrera René Goscinnyrekin elkarlanean. Tintin komiki aldizkarian lan egin zuen 1965 eta 1966an. 1969an, Cellulite lana Pilote komiki aldizkari frantsesean atera zioten. 1973tik aurrera, bere tirak Le Nouvel Observateur astekari frantsesean agertu ziren, Les frustrés izenburuarekin. Claire Bretécher 2020an hil zen, 79 urterekin, hainbat urte Alzheimerrak jota bizi ondoren. [1]

Bere lanean, Bretécherrek XX. mende amaierako egunerokotasuna jorratu zuen. Bereziki emakume modernoaren gorabeherak, baita feminismoak ezartzen dituen eskakizunak erretratatzen.

Bere marrazki estiloarekin, Bretécherrek eskola franko-belgikako tradizioekin hautsi zuen. Testuak protagonismo berdina hartzen du irudiarekin batera. Horrek bidea ireki zion komikigileen belaunaldi berri bati. Bere pertsonaien bizitza emozionala lantzeko estiloa minimalista nabarmentzen da bere marrazkietan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko wikipediako «Claire Bretécher» artikulutik itzulia izan da, 2022-07-16 data duen 224540927 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-07-16 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]