Claire Lacombe
| Claire Lacombe | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Pamiers, 1765eko martxoaren 4a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | frantsesa |
| Heriotza | former 12th arrondissement of Paris (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | iraultzailea, antzerki aktorea eta politikaria |
Parte-hartzailea
| |
| Zerbitzu militarra | |
| Parte hartutako gatazkak | Frantziako Iraultza |
Claire Lacombe (Pamiers, Frantzia, 1765eko martxoaren 4a – Paris, Frantzia, 1826ko maiatzaren 2a) frantses aktore, ekintzaile iraultzaile eta feminista izan zen. Asanblada Nazionalean aurkeztu zen emakumezkoen batailoiak osatzea proposatuz.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita Bertrand Lacombe merkataria zen eta bataio-agiriak aipatzen du alaba legitimoa zela, hau da, gurasoak ezkonduta zeudela, beraz, ez zen komedianteen ingurune batean jaio, Alphonsine de Lamartinek dioenaren aurka. Ez dago argi Rose deitzen ziotenik ere, dokumentu ofizialetan agertzen ez den izen bat.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako iraultza baino lehen, Marseillan eta Lyonen aktore jardun zuenen, arrakastaz gainera.
Ekintzaile iraultzaile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1792. urtean Parisera heldu zen eta bertan Cordeliers klubean ibili zen. 1792. urteko uztailaren 25ean hitzaldi labur bat eman zuen Asanblea Nazionaleko tribunan:
Emakume erromatar baten adorearekin eta tiranoenganako gorrotoarekin jaio nintzen, zoriontsu izango nintzateke hura suntsitzen laguntzeagatik. Hil dadila azken despota ere, Neron eta Kaligula delakoen esklabo bizi eta azpikeriazaleok, denak suntsi ahal banitu... Eta zuek, familia-amok, nire etsaien kontra borrokatuz nire eginbeharra betetzen dudan bitartean, zuen seme-alabei irakats iezaiezue frantses orok jaiotzean izan behar dituen sentimenduak, askatasunaren maitasuna eta tiranoen izua. Ez ahaztu Veturia-ren bertuterik gabe, Erroma bere Coriolano handiaz gabetua izango zela.[1]
«Koroa zibiko» bat lortu zuen, 1792ko abuztuaren 10ean Tuileries Jauregian federatuen batailoi batekin egindako erasoan parte hartzeagatik. Eraso hartan, bala-zauri bat egin zioten besoan, borrokatzeari utzi barik.

Hurrengo negua Enragesen taldera hurbildu zen (sasoi batean Jean-Théophile Leclerc-en kidea zen, geroago Pauline Léon-ekin ezkondu zena) eta langabeziaren edo aberastasunen akaparamenduaren kontra militatu zuen. Gizarte-kezka horiek Pauline Léon-ekin batera Emakume Errepublikar Iraultzaileen Elkartea sortzera eraman zuten 1793. urteko maiatzean, bigarren aldiz, nahiz eta bere jarduera iraultzailean gutxi iraun zuen.
Jakina da Claire Lacombe ederra zela, Maine eta Loirako Choudieu diputatuak, Mendiko kideak, otzan-otzan adierazi zuenez: «Mademoiselle Lacombek ez du beste meriturik tipo fisiko ona baino. Gure jai publikoetan askatasunaren jainkosa ematen du. Theroigne de Mericourtek bezala, eragin handia zuen taldeetan. Ez zuen batere kalitate distiratsurik, baina bere manerak herriaren masari komeni zitzaizkion»
Hala ere, hizlari ona zen, Micheleten arabera «...Kordelgile bortitzenak isiltasun apal batean murgiltzen baitziren Rose Lacombek tribuna hartzen zuenean».
1793. urteko maiatzaren 12an, errepublikar iraultzaileek armak eramateko eskubidea eskatu zuten, Vendéeko gerran borrokatzeko. Claire Lacombek paper garrantzitsua izan zuen 1793. urteko maiatzaren 31ko eta ekainaren 2ko jardunaldietan, eztabaidetan parte hartuz eta matxinadarako deia eginez. Abuztuan, armadako noble guztiak kargutik kentzea eskatu zuen, eta irailaren 5ean, gobernua garbitzea ere eskatu zuen. Ordukoan, jakobinoek irudimenezko delituak leporatu zizkioten, baina sasoi hartan oso arriskutsuak ziren delituak: aristokratei babesa eman izana, esaterako.
Irailaren 16an atxilotu zuten eta arratsalde horretan bertan askatu zuten. 1793. urteko urriaren 7an, Konbentzioaren tribunan aurkeztu zen eta aurkarien argudioak errefusatu zituen, emakumeak biktima ziren zapalkuntza salatu zuen eta honako hau gehitu zuen:
«Gure eskubideak herriarenak dira, eta gu zapaltzen bagaituzte, zapalkuntzaren aurkako erresistentzia kontrajartzen jakingo dugu».
Gobernuak ez zuen begi onez ikusten, eta egun batzuk geroago, galdu egin zen egoera batean sartua izan zen: Halle-ko emakumeek errepublikar iraultzaileei leporatu zieten gizonentzat gordetako frigiar txanoa erabiltzera behartu zituztela. Garaile, Halleko emakumeek zigorraz zigortu zuten Claire Lacombe pasatu zenean. Gertaera horrek aitzakia moduan balio izan zion gobernu iraultzaileari, zeinak debekatu egin zituen emakumeen klub guztiak, Claireren errepublikar iraultzaileekin hasita.
Enrage delakoen erorketak eta ondoren hebertista izenekoak Claire Lacombe arriskuan jarri zuten eta ezkutatu beharra zeukan. 1794. urteko apirilaren 2an atxilotu zuten Pauline Léon eta Jean-Théophile Leclercekin. 1795. urteko abuztuaren 20an askatu zuten, Segurtasun Orokorreko Batzordearen aginduz, Leclerc senar-emazteak askatu eta urtebetera. Hasieran Sainte Pé lagie-ko espetxean sartu zuten, eta preso egon zen hamasei hilabeteetan hainbat espetxetara eraman zuten.
Aktoretzara itzultzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Claire Lacombek Parisetik alde egin zuen orduan, Nantesen barrena, eta hantxe jarraitu zuen hurrengo hiru urteetan. Han bere aktore lanbideari ekin zion berriz, protagonista lanak egin zituen eta jarduera politiko eta iraultzaile oro bertan behera utzita, hiriburuko lankide zaharrekin korrespondentzia mantendu bazuen ere. 1798. urteko ekainean, Parisen zegoen antzerki konpainia batekin antzezten, Endeudada con su casera lana antzezten. Bere arrastoa egun horretatik aurrera galdu egiten da, artean 33 urte zituen.
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1823. urtean, biografia garaikideei buruzko argitalpen batek, zurrumurruen arabera, baieztatu barik egon arren, Direktorioaren sasoian Parisko poliziari zerbitzuak eskaini zizkiola jakinarazi zuen, eta urte batzuek hil zela uste zutela adierazteaz gain.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1821. urteko ekainaren 19an Pitié-Salpêtrière ospitalean ingresatu zuten buruko gaixotasuna zuela eta. Aortako aneurisma baten ondorioz hil zen 1826ko maiatzaren 2an.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sazbón, José (2007). Cuatro mujeres en la revolución francesa. Buenos Aires: Editorial Biblos. ISBN 9789507866098.
- Léopold Lacour, Les origines du féminisme contemporain. Trois femmes de la Révolution : Olympe de Gouges, Théroigne de Méricourt, Rose Lacombe, Plon, Nourrit et Cie, 1900, 432 p.
- Françoys Larue-Langlois, Claire Lacombe : citoyenne révolutionnaire, Paris, Punctum, coll. « Vies choisies », 2005, 164 or. (ISBN 2-35116-002-9).
Literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Michèle Fabien, Claire Lacombe, Ediciones EventosSur Papeles, 1989.
- Wu Ming, Sonanbuluen armada, Anagrama, 2017.