Clara Nebelong
| Clara Nebelong | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Frederiksberg, 1881eko urtarrilaren 5a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 1943ko urtarrilaren 28a (62 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Axel Boesen (en) Birger von Cotta-Schønberg (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea eta musikaria |
Clara Nebelong (1881eko urtarrilaren 5a – 1943ko urtarrilaren 28a) daniar nazionalitateko organista eta aktore zinematografikoa izan zen, zinema mutuaren garaian aktiboa.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izen osoa Hermine Clara Nebelong zuen, eta Kopenhagen (Danimarka) jaio zen, gurasoak Johan Henrik Nebelong (1847-1931) organista eta Hermine Sophie Petronelle Lewy (1848-1881). Clara jaio ondoren hil zen ama. Gaztea zela organista titulua lortu zuen eta bere aitaren ordezko gisa jo zuen, Kopenhageko Sankt Johannes Kirke elizan.
Axel Boesen aktorearekin (1879-1957) ezkondu zen 1903ko apirilaren 18an, Dagmarteatret, Casino Teater eta Kopenhageko Errege Antzokian apuntatzaile bezala antzerkigintza lanari hasiera emanez. Hainbat urtez aktore lanetan aritu zen, batik bat probintzia barruko biretan. Nordisk Film konpainiaren artista aitzindarietako bat izan zen, eta hainbat filmetako protagonista izan zen 1907an.
Clara Nebelongek bi alaba izan zituen Axel Boesenekin, Agnes Vilner (1904an jaioa) eta (1905eko irailaren 16an). 1910eko urriaren 1ean berriro ezkondu zen, Birger von Cotta-Schønberg (1882-1958) aktorearekin.
Nebelong Kopenhagen hil zen 1943an, minbizi baten ondorioz. Hiri horretako Bispebjerg hilerrian lurperatu zuten.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1907 : Røverens brud
- 1907 : Dansen på Koldinghus
- 1907 : Lodsens datter
- 1907 : Feens rose
- 1907 : Et drama fra Riddertiden
- 1907 : Flugten fra Seraillet
- 1907 : Der var engang
- 1907 : Fyrtøjet
- 1907 : Æren tabt - alt tabt
- 1907 : Vikingeblod
- 1907 : Rosen (película de 1907)