Clara Rockmore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Clara Rockmore
Rockmore and Termen.jpg
Bizitza
Jaiotza Vilnius1911ko martxoaren 9a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua New York
Heriotza New York1998ko maiatzaren 10a (87 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak musikaria
Genero artistikoa musika klasikoa
Musika instrumentua theremina
biolina
IMDb nm0734295
http://www.nadiareisenberg-clararockmore.org/

Clara RockmoreClara Reisenberg izenarekin jaioa, (Vilnius, Errusiar Inperioa, 1911ko martxoaren 9a - New York1998ko maiatzaren 10a), musikari birtuoso bat izan zen, Theremina jotzen nabarmendu zena. Instrumentu hau jotzeko teknika bat garatu zuen, hatzen posizionamendu sistema bat barne hartzen zuena.

Txikitan haur prodijioa izan zen, eta 5 urterekin San Petersburgoko kontserbatorioan onartu zuten biolina jotzeko erakusten zuen trebetasunagatik. Baina txikitan jasandako desnutrizioak hezurretako gaitz bat eragin zion, eta biolina jotzeari utzi behar izan zion. 1928an, Lev Theremin izen bereko instrumentuaren sortzailearekin gurutzatu zen New Yorken. Clarak berehala erakutsi zuen instrumentua jotzeko erraztasuna, eta horretan maisu bilakatu zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]