Clarisse Iribagiza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clarisse Iribagiza

Bizitza
JaiotzaRuanda1988ko urtarrilaren 28a (36 urte)
Herrialdea Ruanda
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Rwanda (en) Itzuli
African Leadership University (en) Itzuli
(2016 - 2018) Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterra : organizational leadership (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria
Jasotako sariak

LinkedIn: clarisse-iribagiza-6b55b224 Edit the value on Wikidata

Clarisse Iribagiza (1988ko urtarrilaren 28a) informatikari ruandarra da. Teknologia mugikorreko HeHe Limited enpresaren sortzaileetako bat da eta haren zuzendari nagusia. UNCAD konferentziako "eTrade for Women Advocates from the developing world"[1] taldeko zazpi emakumetako bat da[2]. Horren aurretik, Afrika ekialdeko enpresa-sortzaileen Inspire Afrika reality show-aren lehenengo denboraldiaren irabazlea izan zen.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iribagizak Ruandako Unibertsitate publikoko Zientzia eta Teknologia Eskolan ikasi zuen eta teknologiako enpresa emergentei buruzko programa batean parte hartu zuen Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT).[4][5]

Oraindik ikaslea zenean, HeHe Labs enpresa sortu zuen.[6] Enpresak merkataritza elektronikorako euskarria eskaintzen du. Tokiko hornitzaileekin egiten du lan, online dendak sortzeko aukera ematen du eta bi milioi bezero izatera iritsi da. GirlHub-ekin elkartu zen, Ruandako neskengan anbizioa sortzeko asmoz. Helburua neskak IKTetan eta oro har teknologian eta diseinuan trebatzea eta pentsamendu kritikoan heztea da.[7]

2012an, Afrikako enpresa-zuzendarien gailurrean, Iribagiza Afrikako 20 eragileetako bat izendatua izan zen[8]. 2013an, Jeannette Kagame-k, Ruandako Lehen Damak, Imbuto Fundazioaren "Celebrating Young Rwandan Achievers" saria eman zion (Cyrwa2013).[9]

2017an, OkayAfrica's 100 Women emakumeetako baten izendapena jaso zuen.[10][11] Iribagizak Garapenerako Afrikako Bankuan lehendakaritzako gazteriaren aholkularitza-taldean parte hartzen du.[12]

Iribagizarekin batera sarituak: Claudia de Heredia, Helianti Hilman, Nina Angelovska, Patricia Zoundi Yao eta Xiaofei Yao. "eTrade for Women Advocates"

2019an, Merkataritza eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentziak garapen bidean den munduko merkataritza elektronikorako zazpi emakume defendatzaileetako baten izendapena eman zion, "eTrade for Women Advocates"[1]. Izendapena Nazio Batuen Batzar Nagusia egin zenean iragarri zen New Yorken eta berarekin batera izendatu zituzten Nina Angelovska, Nazanin Daneshvar, Xiaofei Yao, Patricia Zoundi Yao, Claudia de Heredia eta Helianti Hilman.

Sariak eta ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Iribagizak jasotako sari eta ohore batzuk:

  • 2021, Karman Fellow, "The Karman Project"-ek emana[13]
  • 2021, Young Global Leader, "World Economic Forum"-ek emana[14]
  • 2019, "eTrade for Women Advocates"[1]
  • 2017, OkayAfrica's 100 Women[11]
  • 2015, Forbes 30 Under 30 saria[6]
  • 2013, "Celebrating Young Rwandan Achievers" (Cyrwa2013).[9]
  • 2012, "20 movers and shakers of Africa"[8]
  • 2012, Inspire Afrika irabazlea[15]
  • Italiako LSDP (Lo Spazio della Politica) gogoeta-taldeak Iribagiza izendatu zuen bere 100 pentsalari onenen artean.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) Former Advocates, Clarisse Iribagiza, HeHe Labs Founder & CEO, Rwanda. (2020-10-30). The eTrade for Women Advocates. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  2. (Ingelesez) «UNCTAD unveils 7 top advocates for women in tech, e-commerce | UNCTAD» unctad.org 2019-09-25 (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  3. «Clarisse Iribagiza, the computer scientist who is revolutionising e-commerce in Rwanda :: AWE - En» africawomenexperts.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  4. (Ingelesez) «At 27, Clarisse Iribagiza is driving Rwanda's tech industry» New Vision (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  5. (Ingelesez) Helping technology startups navigate. «Dual-use Ventures Incubator» MIT Office of Innovation (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  6. a b (Ingelesez) Dolan, Kerry A.. «Africa's Most Promising Young Entrepreneurs: Forbes Africa's 30 Under 30 For 2015» Forbes (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  7. (Ingelesez) «Rwanda's Emerging Tech Scene Is On The Fast Lane And This Female Techie Is On The Driver's Seat» WeeTracker 2019-03-14 (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  8. a b c (Ingelesez) Clarisse Iribagiza: Providing tech platforms in Rwanda – TECHHER. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  9. a b «Cyrwa 2013: Clarisse Iribagiza - IMBUTO Foundation» imbutofoundation.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  10. (Ingelesez) Ijeh, Confidence. (2022-09-26). «Rwanda: Faces Of Female African Techpreneurs» African Leadership Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  11. a b (Ingelesez) «OKAYAFRICA - 100 WOMEN» OKAYAFRICA's 100 WOMEN.
  12. «unctad.org | UNCTAD unveils 7 top advocates for women in tech, e-commerce» unctad.org.
  13. «Clarisse Iribagiza CEO HeHe | The Karman Project» www.karmanproject.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  14. (Ingelesez) «Meet the 2021 class of Young Global Leaders» World Economic Forum (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  15. Summary of Inspire Africa Season one.. (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]