Claude Nougaro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Claude Nougaro
Claudenougaro060607.JPG
Bizitza
Jaiotza Tolosa Okzitania1929ko irailaren 9a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris2004ko martxoaren 4a (74 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (pankreako minbizia)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak egile abeslaria, margolaria, abeslaria eta idazlea
Genero artistikoa Chansona
Diskoetxea Universal Music Group
IMDb nm0636668
http://www.nougaro.com

Claude Nougaro (Tolosa Okzitania, 1929ko irailaren 9aParis, 2004ko martxoaren 4a) abeslari eta letragile frantziarra izan zen, jazz arloan espezializatuta. Besteak beste, Georges Brassensekin harreman estuak eduki zituen. Minbiziak jota hil zen.

1950eko hamarraldian hasi zen Marcel Amont eta Philippe Clayrentzat musikagile gisa lanean. 1962. urtetik aurrera berak sortutako abestiak abesten hasi zen, jazz-ean oinarrituta batez ere. Bere lanek oso erritmo markatua dute, eta batez ere heriotza, erotismoa, bikotea eta emakumeari buruzkoak dira: Une petite fille, Le Jazz et la Java, Tu verras, Sing Sing Song, Toulouse. Arrakasta handiena, ordea, Nougayork (1987) lanarekin lortu zuen; lan horretan trebetasun handiz lortu zuen hiriko funkarekiko lotura. Ondoren jazz-aren hurbilagoko musikara jo zuen, Maurice Vander piano jotzailearekin batera. Gaztetako musikarako leialtasuna eta, aldi berean, berritzeko gaitasuna dira Nougaroren arrakastaren giltzarriak.

Diskografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Locomotive d'or (1973)
  2. Au new morning (1982)
  3. Nougayork (1987)
  4. Une voix dix doigts (1991)
  5. L'Enfant-phare (1997)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claude Nougaro Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]