Claudia Ruggerini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Claudia Ruggerini
Bizitza
Jaiotza 1922ko otsaila, 1922ko otsaila
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1922ko otsailaren 1a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2016ko ekainaren 14a)
Heriotza 2016ko ekainaren 14a (94 urte)
Jarduerak
Jarduerak medikua, neuropsikiatra eta partisanoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Italiako Alderdi Komunista

Claudia Ruggerini (Milan, Italia, 1922ko otsaila – 2016ko ekainaren 4a[1]) partisanoa izan zen, Marisa ezizenarekin.[2] Neuropsikiatrian aitzindaria izan zen, bereziki umeen eremuan.

Gaztetatik izan zuen kontaktua komunismoarekin: bere aita 12 urte zituela arrazoi politikoak zirela eta trenbideko lanetik kendu eta faxistek erail zuten. 1942an medikuntza ikasten hasi zen eta bertan ezagutu zituen hainbat ikasle antifaxista. 1943ko uztailean Antonio D'Ambrosio lider komunista ezagutu zuen eta Napoliko Alderdi Komunista klandestinoan militatzen hasi zen.[3]

Bigarren Mundu Gerran erresistentziarekin aritu zen Val d'Ossolan eta 107. Garibaldi Brigadaren partaide izan zen. Berak mantendu zuen Eugenio Curiel Fronte della Gioventùren sortzailearen gorpua medikuntza fakultatean gordeta askapenaren eguna iritsi zen arte.[1] 1945eko apirilaren 25ean Corriere della Sera egunkarian sartu eta Nuovo Corriere della Sera egunkariaren bertsioa egin zutenetako bat izan zen.[2]

1953an Pablo Picasso konbentzitu zuen Gernika Ameriketako Estatu Batuetatik Milanera eramateko.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Italieraz) «Morta la partigiana Marisa, che liberò il Corriere della Sera il 25 aprile 1945» Corriere della Sera . Noiz kontsultatua: 2017-12-30.
  2. a b (Italieraz) Zaccherini, Giovanni (2016-02-20) «La partigiana Marisa» Wall Street International . Noiz kontsultatua: 2017-12-30.
  3. (Italieraz) «CLAUDIA RUGGERINI (1922 – 2016)» Città a misura di donna 2017-04-28 . Noiz kontsultatua: 2017-12-30.