Edukira joan

Claudine Brossekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Claudine Brossekoa

Bizitza
Jaiotzaezezaguna, 1450 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Frantzia
Heriotzaezezaguna, 1513 (egutegi gregorianoa) (62/63 urte)
Hobiratze lekuaChâteau de Chambéry (en) Itzuli
Familia
AitaJean II de Brosse
AmaNicole Châtillongoa
Ezkontidea(k)Filippo II, Duke of Savoy (en) Itzuli  (1485eko azaroaren 11 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of de Brosse (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak

Claudine Brossekoa (Bretainiako dukerria, 1450Niza, Savoiako dukerria, 1513) Penthièvre etxeko noblea izan zen, ezkontzaz Savoiako etxearekin lotua.

1450. urtean jaio zen Bretainian. Joan II.a Brosse-koaren eta Nicole Blois-Châtillongoaren sei seme-alabetatik bigarren alaba eta laugarren umea izan zen.

1485. urtean Filipe II.a Savoiakoarekin ezkondu zen. Bigarren emaztea izan zen, lehenengoa Marguerite Borboikoa izan zen eta.[1] Une horretan, Filipek Lurrik Gabea izaten jarraitzen zuen, bere ilobak, Karlos II.a Savoiakoak, gobernatzen baitzuen Savoia dukerrian.

Claudinek eta Felipek sei seme-alaba izan zituzten:[2]

  • Karlos III.a Savoiakoa (1486-1553), Savoiako dukea. 1521ean Beatriz Portugalgoarekin ezkondu zen.
  • Luis Savoiakoa (1488-1502).
  • Filipe Savoiakoa (1490-1533), Saint-Just Suze eta San Pedro Rivaltako abadea, Genevako kondea, Faucigny baroia, Nemoursko dukea.
  • Absalón Savoiakoa (1494-1494).
  • Juan Amadeo Savoiakoa(1495-1495).
  • Filiberta Savoiakoa (1498-1524), 1515. urtean Juliano II.a Medicirekin (1479-1516) ezkondu zen.

1496. urtean, Karlos II.a hil zenean, Filipe eta Claudine Savoiako duke-dukesa bihurtu ziren. Baina ez zen lizaroko izan, Filipe urtebete erregealdian egon ostean hil zen eta. Haren lehen ezkontzako semeak, Filiberto II.a Savoiakoak, jarraitu zion.

Claudine Billiateko gaztelura erretiratu zen, dotetzat hainbat jaurerriren gozamena jaso ostean, hala nola, Poncin, Cerdon, Saint-Sorlin-en-Bugey, Lagnieu, Virieu-le-Grand, Rossillon, Saint-Germain-les-Paroisses, Ambérieu-en-Ugbetey eta Loytes.[3] Hantxe izan zuen alaba gazteena, Filiberta, gero Gexeko markesa izan zena.

Aldi batez, Turingo Maindire Saindua gazteluan eduki zuten.[3][4]

Heriotza eta ehorzketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1513. urtean hil zen, eta Savoiako dukeen gazteluko kapera santuan dago lurperatuta, Chambéryn.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]