Claudine Guérin de Tencin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Claudine Guérin de Tencin
Madame de Tencin.jpg
Bizitza
Jaiotza Grenoble1682ko apirilaren 27a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1749ko abenduaren 4a (67 urte)
Hobiratze lekua Church Saint-Eustache Itzuli
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak salonnière Itzuli, idazlea eta eleberrigilea
Genero artistikoa eleberri psikologikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Claudine Alexandrine Guérin de Tencin Saint-Martin-de-Réko baronesa (Grenoble, 1682ko apirilaren 27a - Paris, 1749ko abenduaren 4a) frantziar moja eta eleberrigilea izan zen. Bere semea Jean le Rond d'Alembert matematikari eta entziklopedista izan zen, Parisko Saint-Jean-le-Rond elizan abandonatu zuela.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitza nahiko ezaguna da,gutxienez bost biografia idatzi direlako berari buruz. Claudine Grenoblen jaio zen eta bere aita Antoine Guérin, Chambéryko senatua presidentea zen, bere ama Buffévent-eko Louise izan zen eta gainera beste ahaide ezagunak zuen: Bere ahizpa, Marie-Angélique Ferriol-eko kondesa, Pariseko zirkulu politikoetan eragin handia zuen, bere neba François, Grenobleko;parlamentu presidentea izendatu zen bere beste ahizpa bat Marie-Françoise, Grolée-Virvilleko kondesa izan zen eta bere bigarren neba Pierre de Guérin (1679-1758), kardinala, Estatu ministroa, Sorbonako Unibertsitateko errektorea eta Lyongo artzapezpikua izan zen. Claudine zortzi urterekin moja izateko sartu zen Montfleury-ko dominikar komentuan; gainera hamasei urterekin botoak egin zituen baina ez zuen bokazioa eta Klemente XI.a aita santua baimena eman zion komentua uzteko. Baimena hartu baino lehen, 1911an Parisera, Pierre eta Marie-Angelique neba-ahizparekin joan zen.

Parisen, zirkulu politikoetan azkar sartu zen eta bere nebaren Pierre-Paul Guérin de Tencin eliz eta politiko karrera sustatzeko aprobetxatu zuen. Claudineri esker kardinal-artzapezpiku izendatu zuen,modu berean 1743an dekretuagatik Saint-Martin-de-Réko baronesa izendatu zuen

Bere maitale eta ongile askoren artean Louis-Camus Destouches egon zen, harekin legez kanpoko seme-alaba bat izan zuen, Jean le Rond d'Alembert matematiko eta entziklopedistaduna. Bestye bat Guillaume Dubois etorkizuneko lehen ministroa, artzapezpikua eta kardinala zen. Baina 1726an bere maitaleetako bat, Charles-Joseph de la Fresnaye, dirurik gabe, suizidatu zion eta horregatik lehenengoan Châteletera eta ondoren Bastillara bizitzera joan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mémoires du Comte, 1735.
  • Le Siège du Calais, Nouvelle Historique., 1739, 2 liburu.
  • Les Malheurs del’amour. , 1747, 2 liburu.
  • Anecdotes de la cour et du règne d’Édouard II, Roi d’Angleterre. Par Mde L.M.D.T., & Mde E.D.B., 1776. eleberria.
  • Correspondance du cardinal de Tencin, ministre d’État, et de Madame de Tencin sa sœur, avec le duc de Richelieu, sur les intrigues de la cour de France depuis 1742 jusqu’en 1757, et surtout pendant la faveur des dames de Mailly, de Vintimille, de Lauraguais, de Châteauroux et de Pompadour, ed. Jean-Louis Giraud-Soulavie-koa , (s.l. Paris?), 1790, 1 liburua.
  • Lettres de Mme. de Tencin au duc de Richelieu, Paris, L. Collin, An XIII - 1806. (9 eskutitz)
  • Joël Pittet, Lettres privées de Mme. de Tencin et du futur cardinal de Tencin à leur frère le président de Tencin et autres, Fribourg, Imprimerie Saint-Paul, 2010. (14 eskutitz berriak)
  • Stuart Johnston, Letters of Madame de Tencin and the Cardinal de Tencin to the Duc de Richelieu, Paris, Éditions Magazine, 1967. (lau eskutiz barriak).
  • Paul Vernière, « Sur trois lettres de Madame de Tencin partiellement inédites », Essays in Diderot and the Enlightenment in Honour of Otis Fellows, ed.Genova 1974,
  • Gaston de Villeneuve-Guibert, Le Portefeuille de Mme Dupin, Calmann-Lévy Éditions, Paris, 1884.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]