Claudio Abbado

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Claudio Abbado
Claudio Abbado - L'Aquila - 2012 - 2.jpg
Italiako senataria


biziarteko senatari

2013ko abuztuak 30 - 2014ko urtarrilak 20
Bizitza
Jaiotza Milan1933ko ekainaren 26
Herrialdea  Italia
Heriotza Bolonia2014ko urtarrilaren 20 (80 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (eritasuna)
Familia
Aita Michelangelo Abbado
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Milan Conservatory
Accademia Musicale Chigiana
University of Music and Performing Arts
Hizkuntzak italiera
Irakaslea(k) Michelangelo Abbado
Bruno Bettinelli
Antonino Votto
Carlo Zecchi
Alceo Galliera
Friedrich Gulda
Hans Swarowski
Lanbidea
Lanbidea orkestra zuzendaria, politikaria, piano-jotzailea eta musika-zuzendaria
Lantokia(k) Berlin eta Erroma
Jasotako sariak
Genero artistikoa musika klasikoa
Musika instrumentua pianoa
Diskoetxea Deutsche Grammophon
IMDb nm0007798

Claudio Abbado (Milan, Italia, 1933ko ekainaren 26 - Bolonia, Italia, 2014ko urtarrilaren 20) musika-zuzendaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi urte zituela jabetu zen musikarekiko zuen zaletasunaz, eta bere jaioterriko Giuseppe Verdi Akademian pianoko, konposizioko eta orkestra-zuzendaritzako ikasketak egin zituen. 1955ean Vienara joan zen Hans Swarowski zuzendariarekin ikastera. 1958. urtean Tanglewooden (Estatu Batuetan) Koussevitzky saria jaso zuen, eta Italiara itzulita Milango Kontserbatorioko ganbera-musikako irakasle izendatu zuten.

1960an aritu zen lehen aldiz zuzendari gisa bere hiriko Teatro alla Scala-n, eta hiru urte geroago hasi zen bere izena nazioartean entzuten, Mitropoulos Lehiaketan orkestra-zuzendaritzako lehen saria jaso eta Herbert von Karajanek Salzburgoko Jaialdian Gustav Mahlerren "Bigarren Sinfonia" zuzentzeko gonbita egin zionean. Huraxe izan zen Vienako Orkestra Sinfonikoarekin izan zuen lehen harremana; orkestra haren zuzendari gonbidatu izan zen 1971tik aurrera, eta zuzendari titularra 1986-1989 urte-bitartean.

1971. urte horretan bertan Vienako Mozartgemeinek Mozart domina eman zion, munduko antzoki eta kontzertu-areto onenetatik hasi zitzaizkion deitzen, betiere bere hiriari eskainiko bazizkion ere bere denbora eta ahalegin gehienak. 1968an Milango Scalako Operako musika-zuzendari izendatu zuten eta, horrez gainera, 1977-1979 bitartean, bertako zuzendari artistikoa izan zen. 1982an Scalako Orkestra Filarmonikoa sortu zuen; urte horietan lan handia egin zuen musikaren kultura gizarte osora zabaltzeko. 1989an, Herbert von Karajan hil zenean, Berlingo Orkestra Filarmonikoaren zuzendari izendatu zuten; 2002 arte aritu zen postu horretan.

2002an urdaileko minbizia diagnostikatu zioten, baina ebakuntza larri baten ondoren, sendatu egin zen. 2003an, Luzernako Jaialdiko Orkestra sortu zuen, eta bere kontzertuak oso txalotuak izan dira, batez ere Mahlerren sinfoniei eskainitakoak. Bere bizitzako azken urteetan zenbait gazte-orkestra ere sortu zituen. Luzaroan gaixo izan eta gero, 2014ko urtarrilaren 20aan hil zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Italieraz) «Addio al grande maestro Claudio Abbado», Corriere della Sera, 2014-01-20.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]