Claudio Artziniegakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Claudio Artziniegakoa
Bizitza
JaiotzaBurgos, 1525
Herrialdea Espainia
HeriotzaMexiko Hiria, 1593 (67/68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenak

Claudio de Arciniega (Artziniega, Araba, 1526 - Ibidem, 1592) artziniegar arkitektoa izan zen. Luis Velasco erregeordeak 1559an Nueva Españara (Mexiko) eraman zuen, bertako hargintza lanetako maisu nagusia izendatuz. Hori dela eta, hiriko katedralaren diseinua ere egin zuen. María Rojasekin ezkondu eta 1560-1570 urteen bitartean Mexikoko kabildoaren aholkularia, lanen maisua nahiz akueduktuen ikuskatzailea izan zen. Gainera, erregeordearen jauregiaren eraikitze-lanetan ere parte hartu zuen.

1573an Mexikoko katedralaren oinplanoa diseinatu zuen, herrialde horretako elizarik handiena: 110 m-ko luzera eta 55 m-ko zabalerakoa. Hiru luzera-nabe ditu eta bederatzi zeharkako, gurutzean moztu gabe. Eraikina mardula, trinkoa, bikaina eta gainkargatua da. Dorikoarekin eta jonikoarekin batera, gotiko estiloa agertzen da dorreetan eta aurrealdeetan. Dena dela, barrokoa eta churrigereskoa ere nabariak dira.

Horietaz gain, Mexikon Sorkundearen komentuko edo Markesaren elizak, indiarren errege-ospitalea eta hiriko iturri zein zubiak egin zituen, bai eta lehengo katedrala zaharberritu ere. 1592an hil eta hurrengo urtean, Erregeak "Nueva Españako (México) maisu nagusi" izendatu zuen.