Clavijoko gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Corrado Giaquintoren Clavijoko gudua

Clavijoko gudua (gaztelaniaz: batalla de Clavijo) Errekonkista garaiko balizko gudua izan zen.[1][2] Narrazioaren arabera, 844ko maiatzaren 23an, Clavijo errioxar herritik gertu Ramiro I.a Asturiaskoak musulmanen aurka borrokatu zuen.[3] Bere ezaugarri mitikoei (Done Jakue apostoluaren esku-hartzea) eta XVIII. mendean Juan Francisco Masdeuk egindako kritika historiografikoari esker, egun kondairatzat hartzen dugu. Kroniketan, Rodrigo Semenez Arradakoa garestar artzapezpikuak aipatzen du (XII-XIII. mendea), zenbait guduren datuak elkarrekin nahastuz,[4] baina batez ere Laturce mendiko guduan oinarritu zen gudu horren berri kontatzeko.[5][6]

Chronica naiarensis edo Naiarako kroniketan, garai haietako Ramiroren musulmanenen aurkako kanpainetan aipatzen ziren. Era berean, Abd ar Rahman II.aren garaiko kroniketan, Araban zehar gertatutako islamdar razziak aipatzen zituzten. Edonola ere, Errioxa aldean zenbait gudu izan ziren:

Gudu narrazioaren edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramiro I.a Asturiaskoak arabiar emirrei zergak, batez ere ehun dontzeilen zerga[7], ordaintzea ukatu zuen. Ramiro I.ak zuzendutako kristau armada Abd ar Rahman II.ak berak zuzendutako musulmanen bila atera ziren baina Naiara eta Albeldaraino iristean inguratuta zegoen. Kristauek Laturce mendian zegoen Clavijoko gazteluan babesa bilatu zuten. Ramiro I.aren ametsetan Done Jakue agertu zen eta guduan esku hartuko zuela promes egin zion. Hurrengo egunean, Ramiro I.aren armadak, buruan zaldi zuri batean apostolua zuelarik[8], aurkariak menderatu zituen.[9][10]

Jakueren botoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte hartako maiatzaren 25ean, Calahorran zegoelarik, erregeak Jakueren botoa eman zuen: Penintsula osoko kristauak Santiago de Compostelarantz erromes ibili behar izan ziren apostuluaren laguntza eskertzeko.[11] Hala ere, Ramirok elizari egindako balizko dohaintza ere ez da benetakoa, XII. mendean ezarri baitzuten.[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pérez de Urbel, Justo (1954) «Lo viejo y lo nuevo sobre el origin del Reino de Pamplona» Al-Andalus (19): 20–26.
  2. Torres Sevilla-Quiñones de León, Margarita (2003) Las batallas legendarias y el oficio de la guerra Bartzelona: Ediciones Debolsillo 99-114 or..
  3. Martínez Díez, Gonzalo (2005) El Condado de Castilla (711-1038): la historia frente a la leyenda I Valladolid 143. or. ISBN 84-9718-276-6.
  4. Enciclopedia Libre Universal en Español.
  5. Sayas Abengochea, J.J.; García Moreno, L.A. (1981) Historia de España dirigida por Manuel Tuñón de Lara II. Romanismo y Germanismo: el despertar de ls pueblos hispánicos Madril: Labor.
  6. Sánchez-Albornoz, Claudio La auténtica batalla de Clavijo Cuadernos de Historia de España 9 94–139 or..
  7. Manzanares de Cirre, M. (1966) «Las cien doncellas: trayectoria de una leyenda» Proceedings of the Modern Language Association (8): 179-184.
  8. Rucquoi, Adeline (2007) «Clavijo : saint Jacques matamore?» Compostelle. Cahiers du centre d'Études Compostellanes (10): 48-58.
  9. Batalla de Clavijo: Santiago Apóstol se transforma en matamoros y peregrino.
  10. Fletcher, Richard A. (1984) Saint James's Catapult: The Life and Times of Diego Gelmírez of Santiago de Compostela Oxford: Oxford University Press.
  11. Castelao Rey, Ofelia (1985) La historiografía del Voto de Santiago. Recopilación crítica de una polémica histórica Santiago de Compostela.
  12. Collins, Roger (1983) Early Medieval Spain New York: St. Martin's Press 236 or. ISBN 0-312-22464-8.

Koordenatuak: 42° 21′ N, 2° 25′ E / 42.350°N,2.417°E / 42.350; 2.417

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Clavijoko gudua Aldatu lotura Wikidatan