Clavius (kraterra)

Koordenatuak: 58°37′S 14°44′W / 58.62°S 14.73°W / -58.62; -14.73
Wikipedia, Entziklopedia askea
Clavius (kraterra)
Datu orokorrak
MotaTalka krater
Diametroa230,77 km
Sakonera3.500 m
EponimoaChristophorus Clavius
Geografia
Clavius (kraterra) is located in Ilargia
Clavius (kraterra)
Clavius (kraterra)
Clavius (kraterra) (Ilargia)
Koordenatuak58°37′S 14°44′W / 58.62°S 14.73°W / -58.62; -14.73
KokapenaLQ26 (en) Itzuli

Clavius Ilargiaren kraterrik handienetako bat da, eta bigarren kraterrik handiena ikus daitekeen hurbileko aldean (Deslandres kraterraren tamainatik oso gertu). Ilargiaren hegoaldeko lur malkartsuetan dago, Tycho izpi krater nabarmenetik hegoaldera. Christopher Clavius apaiz jesuitaren izena darama, XVI. mendeko matematikari eta astronomo alemaniarra.

2020ko urriaren 27an SOFIA misioak konfirmatu zuen Clavius kraterrean ura dagoela, 100 eta 412 ppm artean, gutxi gora behera litro herena arroka metro kubiko batean[1][2].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clavius Ilargiaren hegoaldeko muturrean kokatzeak, eskortzoa dela eta, zeiharra dirudi. Bere tamaina handiagatik begi hutsez ikus daiteke, Ilargia lehen laurdenera iritsi eta 1-2 egun geroago.

Clavius, ilargiaren azaleko formaziorik antzinakoenetako bat da, eta, ziuraski, duela 4.000 milioi urte sortu zen, Nektariarra deritzon garaian. Bere adina gorabehera, kraterra nahiko ondo kontserbatuta dago.

Bere tamainarekin alderatuta, kanpoko horma baxua du, eta oso higatua eta kraterrek markatua dago. Ertzak ez du inguruko lurra gainditzen, eta, beraz, "harresidun sakonune" bihurtzen du. Ertzaren barnealdea menditsua da, koskak ditu eta zabaleran aldatzen da, zatirik aldapatsuena hegoalderantz duelarik. Ertzak inguru global poligonal samarra duela ikusi da.

Kraterraren zorua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Claviusen zoruak lautada ganbila osatzen du, kraterrean inpaktu interesgarri batzuez markatua dagoena. Horietatik nabarmenena, hegoaldean Rutherfurd kraterrarekin hasten den krater kate kurbatu bat da, eta, ondoren, erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan arkatzen da, gero eta diametro txikiagoko sekuentzia bat eratuz. Krater hauek, handienetik txikienera, Clavius D, C, N, J eta JA deitzen dira. Beherantz doazen kraterren sekuentzia hau, euren teleskopio txikien erresoluzioa probatu nahi duten astronomo zaleentzat tresna erabilgarri bat dela frogatu da.

Kraterraren lurzoruak, erdialdeko mendigune baten hondakin bat kontserbatzen du, Clavius C eta N. artean dagoena, lurzoruaren leuntasun erlatiboaren eta erdialdeko tontorren tamaina baxuaren artean, kraterraren azalera, jatorrizko talka gertatu eta denbora batera sortu zela adieraz dezakete.

Gertuko kraterrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurbileko krater garrantzitsuenen artean daude Scheinerra mendebaldean, Blancanus hego-mendebaldean, Maginus ipar-ekialdean eta Longomontanus ipar-mendebaldean daude. Rutherfurd kraterra hego-ekialdeko ertzean dago erabat, Porter ipar-ekialdeko hormaren gainean jartzen den bitartean. Krater txikiena, Clavius L, mendebaldeko ertzean dago, eta Clavius k, berriz, mendebalde-hego-mendebaldeko ertzean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Potter, Sean. (2020-10-26). «NASA’s SOFIA Discovers Water on Sunlit Surface of Moon» NASA (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  2. (Ingelesez) Honniball, C. I.; Lucey, P. G.; Li, S.; Shenoy, S.; Orlando, T. M.; Hibbitts, C. A.; Hurley, D. M.; Farrell, W. M.. (2020-10-26). «Molecular water detected on the sunlit Moon by SOFIA» Nature Astronomy: 1–7.  doi:10.1038/s41550-020-01222-x. ISSN 2397-3366. (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]