Edukira joan

Clem Burke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clem Burke

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClement Anthony Bozewski
JaiotzaBayonne, 1954ko azaroaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza2025eko apirilaren 6a (70 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Gloucestershire (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbateria-jotzailea
KidetzaBlondie
The Ramones
The Romantics
Dramarama (en) Itzuli
Izengoitia(k)Clem Burke eta Elvis Ramone
Genero artistikoapunk
rock
new wave musika
hard rock
postpunk
pop rock
Musika instrumentuabateria
DiskoetxeaChrysalis
RCA Records
EMI

IMDB: nm0121643 Musicbrainz: 5901a313-d735-4678-b2eb-fc7fe58b5cd9 Songkick: 2726806 Discogs: 280637 Allmusic: mn0000786282 Edit the value on Wikidata

Clement Anthony Burke, Bozewski abizenez jaioa (Bayonne, New Jersey, 1954ko azaroaren 24a2025eko apirilaren 6a) estatubatuar bateria-jotzailea izan zen, Blondie taldeko kidea.[1]

1960ko hamarkadaren amaieran hasi zen bateria jotzen New Jerseyko hainbat taldetan. 1975ean, aurreko urtean sortutako Blondie taldearekin bat egin zuen. Burke ezinbestekoa izan zen taldea batuta mantentzeko Fred Smith baxu-jotzailea Television taldera joan ondoren, eta Gary Valentine lagunari deitu zion hura ordezkatzeko.

Bateria jotzeko bere moduak Hal Blaine, Keith Moon, Ringo Starr eta Earl Palmerren eragina jaso zuen. 1980ko eta 1990eko hamarkadetan, Blondie deseginda zegoela, Burkek The Romantics, Pete Townshend, Bob Dylan, Eurythmics, Dramarama, the Fleshtones, Iggy Pop eta Joan Jett jo zuen, besteak beste. Ramones taldearen bi kontzertutan ere bateria jo zuen, "Elvis Ramone" izena erabiliz.

International Swingers, Split Squad eta Empty Hearts taldeen sortzailea ere izan zen.

Blondierekin
The Adult Netekin
  • The Honey Tangle (1989)
BP Fallon & The Banditsekin
  • Still Legal (2013)
Carla Olsonekin
Chequered Pastekin
  • Chequered Past (1984)
The Delphinesekin
  • The Delphines (1996)
Dramaramarekin
The Empty Heartsekin
  • The Empty Hearts (2014)
  • The Second Album (2020)
Eurythmicsekin
Iggy Popekin
The International Swingersekin
  • The International Swingers (2015)
Jimmy Destrirekin
Kathy Valentinerekin
  • Light Years (2005)
Magic Christianekin
  • Evolver (2009)
Mark Owenekin
Miss Derringerrekin
  • Lullabies (2006)
Pete Townshendekin
The Plimsoulsekin
  • Kool Trash (1998)
The Romanticsekin
  • Made in Detroit (1993)
  • 61/49 (2003)
Sonny Vincent,Arthur Kane, Rick Ballardekin
  • A Tribute To Mr. Rock' Chuck Berry Tribute- Carol (2004)
The 69 Catsekin
  • Transylvanian Tapes (2014)
The Split Squadekin
Walter Lurerekin
  • L.A.M.F. Live At The Bowery Electric (2017)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]