Clemmensenen erredukzio
Clemmensen-en erredukzioa erreakzio kimiko bat da, zeinetan zink-amalgama eta azido klorhidriko kontzentratua (HCl) usatzen diren zetonak edo aldehidoak alkanora erreduzitzeko. Erredox erreakzioa da finean[1]. Erik Christian Clemmensen daniar jatorriko estatubatuar kimikariaren izena darama erreakzio honek[2].

Clemmensenen erredukzioaren baldintzak bereziki eraginkorrak dira aril-alkil zetonak erreduzitzeko, Friedel-Crafts azilazioan sortzen direnak bezalakoak. Substratu egoki bati lehenik Friedel-Crafts azilazioa aplikatzea eta segidan, Clemmensenen erredukzioa estrategia klasiko bat da arenoen alkilaziorako.
Clemmensen-en erredukzioa egiteko, substratuak tolerantea izan behar du erreakzioaren baldintza oso azidoekiko (% 37 HCl).
Erreakziobidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Clemmensen-en erredukzioa esplikatzeko erreakziobidea 1975ean bat proposatu zen[3]. Beheko eskema azaltzen da. Karboniloa lehenengo anioi erradikal bihurtzen da (urdinez dager), gero zink karbenoide (gorriz dager), eta gero alkanora erreduzitzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Basterretxea, Francisco et als. (1996). Kimika Orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea, 674 or. ISBN 84-86967-71-6..
- ↑ (Ingelesez) Clemmensen, Erik. (1913). «Reduktion von Ketonen und Aldehyden zu den entsprechenden Kohlenwasserstoffen unter Anwendung von amalgamiertem Zink und Salzsäure» Berichte der deutschen chemischen Gesellschaft 46 (2): 1837–1843. doi:. ISSN 1099-0682. (kontsulta data: 2025-07-28).
- ↑ (Ingelesez) Li, Jie Jack. (2021). Li, Jie Jack ed. «Clemmensen Reduction» Name Reactions: A Collection of Detailed Mechanisms and Synthetic Applications (Springer International Publishing): 109–111. doi:. ISBN 978-3-030-50865-4. (kontsulta data: 2025-07-28).