Urri-ziza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clitocybe geotropa» orritik birbideratua)
Urri-ziza
Clitocybe geotropa JPG1.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaInfundibulicybe
Espeziea Infundibulicybe geotropa
Harmaja, 2003
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Decurrent gills icon2.svg 
himenioa dekurrentea da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Saprotrophic ecology icon.png 
saprobioa da
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Urri-ziza (Infundibulicybe geotropa) Tricholomataceae familiako perretxiko bat da.[1]

Beste izen arruntak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infundibulicybe geotropa edo Clitocybe geotropa tokiko euskarazko testuetan:[2] urri-ziza, urri-ziza zuri, San Martin ziza, urril-ziza, neguko susa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 10 eta 15 cm arteko diametrokoa. Haragitsua, ganbila, gero laua, erdian hondoratua, titiduna, eta ertza birlikatua duena. Okre edo gamuza kolorekoa eta zilar koloreko erreflexuekin.

Orriak: Ugariak, estu, dekurrenteak, batzuetan oso dekurrenteak, kapelaren kolorekoak edo okre zurbilak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak edo tutuak.

Hanka: Garaia, betea, sendoa, haritsua, trinkoa, harroa, oinarrian loditua, kapela baino pixka bat argiagoa.

Haragia: Zurixka, trinkoa eta sendoa. Almendra mingotsen usaina, nabarmena orrietan. Larbek ez diote erasotzen.[3]

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ona. Ale gazteen kapelak bakarrik jan behar dira, oina nahikoa gogorra baita.[4]

Nahasmen arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaila da beste perretxiko batekin nahastea.

Antzekoena infundibuliformis izan liteke, baina askoz meheagoa da. Baditu handiagoak antzekoak, gigantea eta maxima. Lehenengoak espora amiloideak ditu eta irin freskoaren usaina dauka eta bigarrenak berriz, kapela zabalagoa, oinaren luzeera baino diametro handiagoa du, titirik ez du eta inbitu forma dauka. Aipatu diren hiru espezieak jateko modukoak dira, baina ez dute Clitocybe geotropa bezain kalitate ona.[5]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaren amaieran eta udazkenean ateratzen da, belardietan, larreetan eta basoetako soilguneetan, ale ugariko zirkulo edo ilaretan.

Clitocybe gigantea eta C. Candida-k bezala, askotan belarra erreta bezala uzten du mizelioa igarotzen den lekuan, citocybina antibiotikoa askatzen duelako eta honek belarra hazten laguntzen duten hartzigarriak suntsitzen ditu.

Nahiko ohikoa da, baina ez da Lepista nebularis bezain ugaria.[6]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Asiako iparraldea.

Urril ziza

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clitocybe hitza grekotik dator, burua, esan nahi du, kapelaren formagatik. Geotropicoa berriz betik dator grekotik, geo = lurra eta biraketa, hau da, lurrerantz jiratuta, zurtoinaren itxura bertikala dela eta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 161 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 296 or. ISBN 282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 310 or. ISBN 84-404-0530-8..
  6. (Gaztelaniaz) Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 109 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]