Anis-klitozibe berde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clitocybe odora» orritik birbideratua)
Anis-klitozibe berdea
Clitocybe-odora.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe odora
P.Kumm., 1871
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Flat cap icon.svg 
txapel laua
Decurrent gills icon2.svg 
himenioa dekurrentea da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Anis-klitozibe berdea (Clitocybe odora) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ez da gomendagarria sukaldaritzarako, zapore bizia baitu.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Ez oso mamitsua, 3 eta 7 cm arteko diametrokoa. Lehenengo kanpai itxurakoa da, gero ganbila eta ondoren laua eta erdian hondoratua, ertz izurtuarekin. Berde-grisaxka kolorekoa edo urdin-berdexka, zahartzean koloregabetu egiten da.

Orriak: Itsatsiak edo zertxobait dekurrenteak, ez oso estu, gris-berdexka zurbil kolorekoak, kapelaren kolorea baino argiagoa.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Kapelaren kolore berekoa edo zertxobait zurbilagoa. 4 - 8 x 0,5 - 1 cm-koa, zilindrikoa, haritsua eta leuna. Oinarrian mizelioaren hondarrak ikus daitezke maiz.

Haragia: Zurixka edo zertxobait berdexka, zapore gozokoa eta anis usain handikoa.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Odora epitetoa latinetik dator, usaintsua esan nahi duen "odorus" hitzetik. Bere lurrin eta usain sendoagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso aromatikoa, baina ez oso preziatua. Onak dira 2 edo 3 ale arrautza nahaskian beste perretxiko batzuekin nahasteko.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso bereizgarria da bere anis usain handia. Kolore argiko aleak Clitocybe suaveolens delakoarekin nahas daitezke, hau txikiagoa da, ertza pixka bat ildaskatua du eta anisaren usaina ere badu.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean ohikoa da koniferoetan eta hostozabaletan, baina ez da oso ugaria izaten.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asiako iparraldea, Europa. Ipar Amerika, Afrikako iparraldea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 151 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 208 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 323 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bauer Carlo Alberto. (1982). Los Hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A., Barcelona, 142 or. ISBN 84-282-0666-X..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]