Basoetako klitozibe zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clitocybe phyllophila» orritik birbideratua)
Basoetako klitozibe zuria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe phyllophila
P.Kumm., 1871

Basoetako klitozibe zuria (Clitocybe phyllophila) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso toxikoa, muskarina du, eta arazo gastroenterokolitiko larriak eta nerbio sisteman eragiten du (atropinarekin tratatu behar da).

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 12 cm arteko diametroko, lehenbizi ganbila, berehala laua, gero hondoratua, pruina zurixka batek estaltzen du, eta krema-okre koloreko busti eremuak ikusten dira.

Orriak: Zurixkak, haragi koloreko tonuekin; Itsatsitik dekurrente samarrerakoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 6 - 9 x 0,5 - 1,5 cm-koa, zuria edo zuri grisaxka.

Haragia: Usain meleka du, aromatikoa. Zapore mingotsa edo pikantea du amara aldaerak.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua, esan nahi du, kapelaren formagatik. Phyllophila epitetoa grekotik dator, egurra esan nahi duen "phyllon" hitzetik eta nagusia esan nahi duen "phyleo" hitzetik. Bere habitatarengatik.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso toxikoa eta zapore onekoa.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pseudonebularis aldaerak Lepista nebularis baten itxura du, zurixka (baita usain berekoa ere), baina espora desberdinekin.

Oharra: Clitocybe phyllophila, Clitocybe cerussata eta Clitocybe pithyophila, Singerrek sinonimotzat hartzen ditu.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, hainbat baso motatan.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 150 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 210 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 297 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 136 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]