Clostridium botulinum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Clostridium botulinum
Clostridium botulinum 01.png
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacteria anima
FilumaFirmicutes
KlaseaClostridia Clostridia
OrdenaClostridiales Clostridiales
FamiliaClostridiaceae Clostridiaceae
GeneroaClostridium
Espeziea Clostridium botulinum
van Ermengem, 1896
Datu orokorrak
Gaixotasuna infant botulisma Itzuli, Botulismoa, intestinal botulisma Itzuli eta wound botulisma Itzuli
Gram tindaketa Grampositibo

Clostridium botulinum botulismo gaitz larriaren eragilea den bakterio Gram positiboa da, bazilo itxura duena. Clostridium guztien antzera, endosporak sortzen ditu, erresistentzia handiko zelulak, aurkako ingurune baten baldintza gogorrei aurre egiteko gai direnak.

Mugikorra da (flageloak baititu) eta infektatzen ez duenean lurzoruan eta itsasoko hondoetan bizi ohi da, espora moduan egonik sarritan.

Clostridium guztiek hartzidurak burutzen dituzte konposatu organikoak degradatzeko. Clostridium botulinum-ek ez ditu gluzidoak hartzitzen, proteinak baizik. Horregatik esaten da proteolitikoa dela

Bakterio hau isolatua izan zen estreinakoz 1895ean; Emile van Ermengem belgikarrak urte horretan aurkitu zuen bakterioa botulismoa eragin zuen urdaiazpiko baten laginean [1]

Bakterio honek 8 toxina indartsu ekoizten ditu. Neurotoxinak dira, nerbio-sistemari kalte egiten diotenak. Bakterio horren A neurotoxina da naturan dagoen pozoi indartsuena eta hilgarriena: mikrogramo bakar batek gizaki bat hiltzen du (baita 100 nanogramoek ere)

Azken urteotan toxina botulinikoa arrakasta handiz erabili izan da -oso dosi txikitan- estetika munduan, botox izeneko produktuan. Zimurrak leuntzeko aplikatzen da botoxa.

Patogenia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Botulismoaren kasu gehienak janari-intoxikazioak dira, Clostridium botulinum bakterioaz kutsatutako janariak kontsumitzerakoan gertatzen direnak.

Botulismo kasuekin lotuen dauden janariak barazkiak dira. Bakterio eragilea lurzoruan bizi denez, barazkiak errazago kutsatzen dira esporekin beste janariak baino. Oso arriskutsuak dira latetan gordetzen diren barazkiak, lata barnean oxigenorik gabeko atmosfera baitago, Clostridium botulinum bezalako anaerobio batek hazitzeko behar duen atmosfera, alegia. Janari-industrian lata guztiak esterilizatzen dira, baina etxean edo baserrian ontziratzen diren barazkiak ez dira esterilak, eta botulismoaren bakterioa hazi daiteke bertan [2].

Kontuan hartu behar da gainera bakterioaren esporek erresistentzia handia diete tenperatura altuei. Horrek esan nahi du latak behar den bezala esterilizatzeko 110 °C erabili behar dira gutxienez 35 minututan (edo 120 °C 5 minututan).

Gatz kontzentrazio handiek eta pH azidoek (<4,5) Clostridium botulinumen hazkuntza galarazten dute. Janari gazituek edo azidoek, beraz, nahiko ziurrak dira botulismoaren aurrean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. van Ermengem, E. (1897) «Über einen neuen anaeroben Bacillus und seine Beziehungen Zum Botulismus» Zentrabl. Hyg. Infektionskr. (26): 1-8.
  2. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:985 orr.