Edukira joan

Club Alcobendas Rugby

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club Alcobendas Rugby
HiriaAlcobendas, Madrilgo Erkidegoa
 Espainia
Sorrera2003
Kirol zelaiaCampo de Rugby Las Terrazas
PresidenteaEspainia Fernando Ramírez
EntrenatzaileaEspainia Javier Garrido
LigaOhorezko maila
2024-253.a, final 1/2
Webguneaalcobendasrugby.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Alcobendas Rugby taldea.

Club Alcobendas Rugby Espainiako errugbi kluba da, egoitza Madrilgo Erkidegoko Alcobendas hirian duena. 2025-26 denboraldian, gizonezkoen lehenbiziko taldea Espainiako Ohorezko Mailan dago.

2003an sortu zen, Moraleja Alcobendas Rugby Unión (MARU) taldeak 2002ko liga irabazi eta desegin zenean. Haren oinordekotza hartu, eta 2019an lortu zuen aurreneko titulua, Espainiako Errege Kopa hain zuzen ere.

2021-22 denboraldian fase erregularrean 3. postuan gelditu bazen ere administratiboki maila galduarazi zitzaion jokalari baten fitxa egoki ez izanagatik. Akats honek Espainiako selekzioa Munduko Txapelketatik kanpo utzi zuen.[1]

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denboraldia Maila Postua
2010-11 Ohorezko maila 8.a
2011-12 Ohorezko maila 10.a (Jaitsi)
2012-13 Ohorezko B maila 2.a (fase erregularra)
2013-14 Ohorezko B maila 3.a (fase erregularra)
2014-15 Ohorezko B maila 1.a (igo)
2015-16 Ohorezko maila 6.a, final 1/4
2016-17 Ohorezko maila 3.a, final 1/2
2017-18 Ohorezko maila 3.a, final 1/2
2018-19 Ohorezko maila 3.a, final 1/2
2019-20* Ohorezko maila 3.a*
2020-21 Ohorezko maila 2.a
2021-22 Ohorezko maila 3.a, jaitsiarazia
2022-23 Ohorezko B maila 1.a, (igo)
2023-24 Ohorezko maila 5.a, final 1/4
2024-25 Ohorezko maila 3.a, final 1/2
2025-26 Ohorezko maila

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2022-09-19). «El Alcobendas Rugby finalmente no jugará ni la División de Honor ni la final de la Copa del Rey» Cadena SER (kontsulta data: 2025-11-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]