Club Bruggeko jokalariak 2005eko liga garaipena ospatzen.
Jan Breydel estadioa.
Club Brugge KV (izen osoa Club Brugge Koninklijke Voetbalvereniging) Belgikakofutbol talde onenetakoa da, Brujas (Brugge) hirikoa.
Palmaresari dagokionez Belgikako bigarren taldea da, RSC Anderlechten atzetik. Europa mailako titulurik ez du baina bi final jokatu ditu, 1976an UEFA Kopan eta 1978an Europako Kopan.
1890an Brugsche Football Club sortu zen. 1891ean ordea taldea berregituratu eta gaur egungo Football Club Brugeois eratu zen. Hau hartzen da taldearen fundazio datatzat. Belgikako hirugarren futbol talde zaharrena da beraz. Hasieratik talde lehiakorra osatu zuen, Ligan bigarren egin baitzute 1899, 1900, 1906, 1910 eta 1911ean. Lehenengo titulua ordea 1920an lortu zuen.
Bigarren titulurako asko itxaron behar izan zuen, 1968an irabazitako Kopararte hain zuzen ere. 1972an kluba berrizendatu zuten Club Brugge Koninklijke Voetbalvereniging eta orduan iritsi zen taldearen "urrezko aroa". Hamarkada honetan 4 Liga irabazteaz gain Europa mailan maila bikaina eman zuen Europako Kopa eta UEFA Kopako finalak jokatzeraino. Bietan Liverpool FC-k garaitu zuen.
Hurrengo hamarkadetan ere maila bikainean mantendu da RSC Anderlechti aurre eginez. Hamaika urteren ondoren Liga berria irabazi zuen 2016an eta 2015ean ere Kopa irabazi zuen, berriz ere talde indartsua duela erakutsiz. Ordutik beste hiru liga eskuratu ditu, 2018, 2020 eta 2021 denboraldietakoak hain zuzen ere.