Edukira joan

Club Deportivo Remeros del Nalón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club Deportivo Remeros del Nalón
Sorrera 1959 (sorrera)
1994 (birsortzea)
Herria Asturiasko Printzerria Soto del Barco, Asturias
Lehendakaria Luisa María Pérez
Entrenatzailea ?
Patroia(k) ?
Kolorea(k)      urdina
Trainerua      ?
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Asturiasko Txapelketa
2025: Kontxa ez
2024: Liga ez
Webgunea www.facebook.com
Club Deportivo Remeros del Nalón elkartearen egoitza.

Club Deportivo Remeros del Nalón Asturiasko Soto del Barco herriko arraun elkartea da.

Kluba 1949an zortu zen eta hurrengo hamarkadan garaipen eta historia zabala idatzi zuen[1]. 1951 eta 1955 artean Orio eta Iberiarekin batera Kantauri kostaldeko hiru traineru onenak izan ziren.

1951ean Espainiako Traineru Txapelketan bigarren gelditu zen[2]. 1952an hirugarren. 1953an Espainiako Batel Txapelketa irabazi zuen eta traineruen txapelketa ez zen jokatu. 1954ean ere Espainiako txapelketarik ez zen izan eta Galiziara joan zen baina laugarren baino ez zuen egin Generalisimoaren Kopan.

1955ean Espainiako Txapelketan hirugarren baina Generalisimoaren Kopa irabazi zuen A Coruñan[2]. Hurrengo urteetan ere parte hartu zuen baina emaitzarik onenak 1957ko eta 1960ko laugarren postuak baino ez dira. Ez zen inoiz Kontxako Banderan lehiatzera etorri, eta beraz urtero bi estropada baino ez zituen jokatzen trainerutan.

1994ean Kluba berriz eratu zenetik[3] gaur egunera bateletan lehiatu izan dira. 2002 arte Asturiasko txapelketetan aritu ziren, baina arraunlari gabeziak hamar urtetan lehiaketatik kanpo utzi du kluba. 2012an berriro batela osatzea lortu zuten.

Aulki mugikorrean ere aritzen dira outriggerrekin eta yola txapelketetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «C.D. REMEROS DEL NALÓN» traineras.es (kontsulta data: 2024-11-22).
  2. a b (Gaztelaniaz) angelobregonsierra. (2014-11-19). «Remeros del Nalón» LA BANCADA DEL REMO (kontsulta data: 2024-11-22).
  3. (Gaztelaniaz) «Cuna de campeones» La Nueva España 2008-11-12 (kontsulta data: 2024-11-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]