Club Deportivo Tenerife

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club Deportivo Tenerife
Sorrera1922
Futbol zelaiaHeliodoro Rodriguez Lopez
edukiera: 23.000 lagun
inaugurazioa: 1925
PresidenteaEspainia Miguel Concepción Cáceres
EntrenatzaileaEuskal Herria Asier Garitano
Liga2. maila
2022-2310.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Errealaren aurkako partida Heliodoro Rodriguez Lopez estadioan.

Club Deportivo Tenerife futbol talde kanariarra da, 1922an Santa Cruz Tenerifekoa hirian sortutakoa.

Gaur egun Espainiako futbol ligako bigarren mailan jokatzen du, baina lehen mailan 13 denboralditan ibili da, azkena 2009-10 denboraldian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fundazio data ofiziala 1922ko abuztuaren 8a bada ere, badirudi hamar urte lehenago sorturiko Sporting Club Tenerife taldean duela jatorria eta 1922koa izen aldaketa baino izan ez zela. Berehala bihurtu zen Kanarietako talderik onena 1914, 1915 eta 1916an txapeldun gelditu baitzen. Estatu mailan ordea maila apala izan zuen eta 40ko hamarkadan desagertzear ere izan zen pare bat aldiz. Horregatik Kanaria Handiko Unión Deportiva Las Palmas taldearen ereduari jarraiki hiriko hainbat taldek bat egiteko saiakera egin zuten, baina C.D. Tenerife berak ez zuen gustoko elkarteta hori eta ez zen beraz Unión Deportiva Teneriferik eratu.

Taldeak gutxinaka goranzko bideari ekin zion eta 1953an bigarren mailara eta 1961ean lehen mailara igo zen. Urte bakarra egin zuen bertan eta 1968an gainera hirugarren mailara jeitsi zen (ez zegoen garai hartan bigarren B-rik).

90eko hamarkada: lehen mailan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986an Javier Pérez C.D. Tenerifeko presidente aukeratu zuten taldea bigarren B mailan zegoela eta 1989an Betisen aurkako promozioa irabaziz lehen mailara igo zen 28 urte eta gero. Benito Joanet kataluniarra zen entrenatzailea. Orduan iritsi zen taldearen "urrezko aroa" eta 1992-93 urtean bosgarren egin zune Ligan Jorge Valdano entrenatzaile zuela. UEFA Koparako sailkatu zen eta hiru kanporaketa jokatu zituen harik eta Juventus FC-k kanporatu zuen arte. Urte berean Errege Kopako final erdietara ere iritsi zen. Urte hauetan ordea, Tenerife famatu bihurtu zutenak Real Madrilek bertan galdutako 1992ko eta 1993ko ligak izan ziren. Bi urteetan nahikoa zuen Tenerifen jokaturiko ligako azken partidak irabaztea, baina galdu egin zituen eta Bartzelonarentzat izan ziren "Tenerifeko Ligak". 1995-96 denboraldian Jupp Heynckes entrenatzailearen eskutik ligan berriro bosgarren egin zuen eta hurrengo urtean UEFA Kopako final erdietara iritsi zen. FC Schalke 04 talde alemaniarrak garaitu zuen.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai onenak emanda 1999an bigarren mailara jeitsi zen eta 2009an berriz igo bazen ere urte bakarrerako izan zen. Berriz igo nahian fitxaketa handiak egin zituen baina emaitzarik ez zuen izan eta 2011ean bigarren B mailara jeitsi zen. 2013an taldeko txapeldun gelditu eta Bigarren mailara itzuli zen. Taldearen azken hamarkadako ezegonkortasuna adierazten duen datua da 1997an Heynckesek taldea utzi zuenetik taldeak 34 entrenatzaile izan zituela.

2016-17an laugarren postua lortu eta igoera play-offak jokatuko zituen. Hurrengo urteetan apalago ibili ondoren 2021-22 denboraldian 5. egin eta play-offeako finalera iritsi zen, baina Gironak lortu zuen Lehen mailara igotzea.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1912
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1916
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1950
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1963
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1982-tik

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 13
  • Denboraldiak 2. mailan: 47
  • Denboraldiak 2. B mailan: 8
  • Denboraldiak 3. mailan: 3
  • Ligako posturik onena: 5.a Lehen mailan (1992-93, 1995-96)

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea # Maila Postua Errege Kopa
1997-98 1 Lehen maila 16.a 2. itzulia
1998-99 1 Lehen maila 19.a 4. itzulia
1999-00 2 Bigarren maila 14.a 2. itzulia
2000-01 2 Bigarren maila 3.a 1/16
2001-02 1 Lehen maila 19.a 1/64
2002-03 2 Bigarren maila 8.a 1/64
2003-04 2 Bigarren maila 8.a 1/64
2004-05 2 Bigarren maila 9.a 1/32
2005-06 2 Bigarren maila 18.a 1. itzulia
2006-07 2 Bigarren maila 7.a 2. itzulia
2007-08 2 Bigarren maila 11.a 3. itzulia
2008-09 2 Bigarren maila 3.a 3. itzulia
2009-10 1 Lehen maila 19.a 1/32
2010-11 2 Bigarren maila 20.a 2. itzulia
2011-12 3 Bigarren B maila 2.a 1. itzulia
2012-13 3 Bigarren B maila 1.a (I multzoa) 2. itzulia
2013-14 2 Bigarren maila 11.a 2. itzulia
2014-15 2 Bigarren maila 17.a 2. itzulia
2015-16 2 Bigarren maila 13.a 2. itzulia
2016-17 2 Bigarren maila 4.a 3. itzulia
2017-18 2 Bigarren maila 11.a 1/16
2018-19 2 Bigarren maila 16.a 2. itzulia
2019-20 2 Bigarren maila 12.a 1/8
2020-21 2 Bigarren maila 14.a 1/16
2021-22 2 Bigarren maila 5.a 2. itzulia
2022-23 2 Bigarren maila 10.a 2. itzulia
2023-24 2 Bigarren maila 1/8

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako txapelketak: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bosgarren 1992-93 eta 1995-96an.

finalerdiak 1993-94an.

1960-61.

Nazio artean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • UEFA Kopa (0): final erdiak 1996-97 denboraldian

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés
Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza