Edukira joan

Club Español de Madrid

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club Español de Madrid
Escudo clubes madrid 1900-1920
Datuak
MotaFutbol taldea (desagertuta)
Herrialdea Espainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1901
Desagerpena1913 ?

Club Español de Madrid taldea, 1901. urtean Madrilen sortu zen futbol talde bat izan zen. Bere desagerpen data 1910ko hamarkadan dagoela uste da.

1904 eta 1909 urteetan Campeonato Regional Centro futbol txapelketa irabazi zuen eta honek Espainiako Futbol Txapelketarako sailkapena ematen zuen.

1909. urtean Ciclista Foot-ball Club-en (aurrerantzean Reala) aurka galdu zuen Espainiako Futbol Txapelketako finala 3-1.

Honakoak izan ziren taldeen hamaikakoak:

Club Ciclista: Bea, A. Sena, Arocena, Arrillaga, Echeverría, Rodríguez, M. Sena, Lacort, McGuinness, Simmons eta Birebén. Golegilea(k): McGuinness (2) eta Simmons.

Club Español de Madrid: Lemmel, Carruana, Méndez, Yarza, Kindelán, Heredia, A. Giralt, J. Giralt, Neira, Morales eta Rodríguez. Golegilea(k): J. Giralt.

Emaitza: Club Ciclista 3-1 Español.

Txapeldunorde (2): 1904 eta 1909.

Campeonato Regional Centro.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapeldun (2): 1904 eta 1909.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Campeones de Copa» fundazioa.realsociedad.eus 2016-09-31 (kontsulta data: 2026-01-27).
  2. ↑ (Gaztelaniaz) Club Español de Madrid. 2025-01-25 (kontsulta data: 2026-01-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]