Club Deportivo Castellón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club Esportiu Castello» orritik birbideratua)
Club Deportivo Castellón
Ezizena(k)Orelluts
Sorrera1922 (102 urte)
Futbol zelaiaNou Estadi Castalia
edukiera: 16.000 lagun
inaugurazioa: 1987
PresidenteaEspainia David Cruz Jofre
EntrenatzaileaEspainia Óscar Cano Moreno
Liga1. maila RFEF
2021-2213.a (II multzoa)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Club Deportivo Castellón edo valentzieraz Club Esportiu Castelló futbol talde castellóarra da, 1922an Castelló de la Plana hirian sortutakoa.

Gaur egun 1. maila RFEFn jokatzen du, lehen mailan 11 denboralditan ibili izan arren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX mendearen hasieran hasi zen futbola Castellónen eta lehen taldea 1911 urtean sortu zen, Deportivo izenekoa. 1919an talde berriak sortu ziren; Obelisco, Regional, Ribalta eta Cervantes besteak beste. Sociedad Deportiva Cervantes Fútbol Club gazte errepublikarren taldea zen eta berau izan zen 1922an Castellón Club de Fútbol bihurtu zena. Lehenengo kamiseta bitxia izan zen, marra berde, laranja eta urdinak zituen, eta praka beltzak.

Lehen arrakastak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo arrakasta 1929-30 urteko Errege Kopan izan zuen, hirugarren mailan egonik lehen mailako Atletico Madril kanporatu baitzuen. Hau gertatzen zen lehen aldia izan zen. 1940-41 urtean lehen mailara igotzea lortu zuen Real Zaragozaren aurkako promozioan eta sei denboraldi jarraian egin zituen bertan. Hau izan zen klubaren garairik onena. 1942-43an liga irabazteko lehian sartu zen Athleticen aurka baina azkenean 4. postuarekin konformatu behar izan zuen.

50. urteurreneko denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1971-72 denboraldian berriz lehen mailara igotzea lortu zuen eta lehen denboraldian bosgarren postuan gelditu zen. Urte berean Errege Koparen finala jokatu zuen baina 2-0 emaitzaz galdu zuen Athleticen aurka. Hurrengo denboraldian bigarren mailara jeitsi zen ordea.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo urteetan bigarren mailan mantendu zen eta ordutik aurrera beste hiru denboraldi egin ditu lehen mailan, 1981-82, 1989-90 eta 1990-91.

1994 urtean bigarren B mailara jeitsi zen. 2005 eta 2010 artean bigarren mailan aritu zen baina berriz jeitsi eta hirugarren mailan aritu zen zazpi urtez. 2018an bigarren B mailara itzuli zen eta 2020an 2. mailara igo zen.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1922
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1926
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1964-tik

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022-23 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 11
  • Denboraldiak 2. mailan: 42
  • Denboraldiak 2. B mailan: 14
  • 1. maila RFEF: 2
  • 2. maila RFEF: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 18
  • Ligako posturik onena: 4.a (Lehenengo Mailan, 1942-43 denboraldian)

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea # Maila Postua Errege Kopa Besterik
2004-05 3 Bigarren B maila 4.a 2. itzulia
2005-06 2 Bigarren maila 12.a 1. itzulia
2006-07 2 Bigarren maila 14.a 1/32
2007-08 2 Bigarren maila 5.a 2. itzulia
2008-09 2 Bigarren maila 7.a 1/32
2009-10 2 Bigarren maila 22.a 2. itzulia
2010-11 3 Bigarren B maila 10.a 2. itzulia
2011-12 4 Hirugarren Maila 9.a -
2012-13 4 Hirugarren Maila 4.a -
2013-14 4 Hirugarren Maila 15.a -
2014-15 4 Hirugarren Maila 1.a -
2015-16 4 Hirugarren Maila 3.a 2. itzulia Federazio Kopa, 2.a
2016-17 4 Hirugarren Maila 4.a -
2017-18 4 Hirugarren Maila 2.a -
2018-19 3 Bigarren B maila 15.a 2. itzulia
2019-20 3 Bigarren B maila 1.a 1. itzulia
2020-21 2 Bigarren maila 21.a (jaitsi) 2. itzulia
2021-22 3 1. maila RFEF 13.a 2. itzulia
2022-23 3 1. maila RFEF 3.a (II multzoan)
2023-24 3 1. maila RFEF 1/16

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940-41, 1980-81, 1988-89.

2002-03.

1929-30, 1952-53, 1963-64, 1964-65, 1965-66, 1968-69.

finalista 1972-73an.

1984.

  • Valentziako txapelketa (2): 1929, 1930.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]