Club Esportiu Europa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Club Esportiu Europa
Ezizena(k) Escapulados
Sorrera 1907
Futbol zelaia Nou Sardenya
(edukiera: 7.000 lagun)
Presidentea Katalunia Víctor Martínez
Entrenatzailea Katalunia Joan Esteva
Liga 3. maila
2016-17 12.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Club Esportiu Europa futbol talde katalana da, 1907an Bartzelonan sortutakoa. Hirugarren mailan jokatzen badu ere XX mendearen hasieran Kataluniako talde indartsua izan zen, honen adibide Espainiako Ligaren fundatzaileetariko bat izatea eta Errege Kopako final bat ere jokatu izana.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1907an sortu zen Bartzelonako Vila de Gràcia auzoko Provençal eta Madrid taldeek bat egin zutenean. Erregistratzeko dirurik ez zutenez desagertzear zegoen Europa taldearen tokia eta izena hartu zuten.

Urrezko aroa 20. hamarkada izan zuen. 1923ko Kataluniako Txapelketa irabazi eta Errege Kopan parte hartu ahal izan zuen. Finaleraino iritsi zen baina bertan Athletic-ek garaitu zuen 1-0ko emaitzarekin. Hamarkada hartan bsei alditan izan zen Kataluniako txapelketako txapeldunordea, hori dela eta 1928an Espainiako Liga osatu zenean talde fundatzaileetako bat izan zen. Lehenengo denboraldian Atletico Madril (4-1) eta Real Madril (5-2) goleatu zituen etxean, baina sailkapenean 10 taldetatik zortzigarren amaitu zuen. Hiru denboraldi egin zituen lehen mailan.

1931ean maila galdu zuen eta taldeen profesionalizatze porzesuen eraginez Europak krisi ekonomiko eta deportibo latza izan zuen. Urte bakarra bigarren mailan egin eta hirugarrenera jeitsi zen. 1940an jokatu zen azkenengo Kataluniako txapelketan bigarren amaitu zuen baina ez zuen aukerarik izan mailaz igotzeko.

Hurrengo urteetan eskualde mailako txapelketetan aritu zen eta noizbehinka hirugarren mailan ere bai. 60. hamarkadan bi aldiz hirugarren mailako liga irabazi eta bigarren mailan jokatzeko aukera izan zuen.

Azken urteetan Kataluniako Kopan lortu ditu emaitza politak. Hiru aldiz izan da garailea, azkena 2015 urtean. Gaur egun hirugarren mailan jokatzen ari da Europa.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016-17 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 3
  • Denboraldiak 2. mailan: 6
  • Denboraldiak 2. B mailan: 1
  • Denboraldiak 3. mailan: 52
  • Ligako posturik onena: 8.a Lehen mailan (1928-29)

Azken denboraldietako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Maila Emaitza
2004-05 Kataluniako lehen maila 2.a
2005-06 Hirugarren Maila 13.a
2006-07 Hirugarren Maila 14.a
2007-08 Hirugarren Maila 11.a
2008-09 Hirugarren Maila 11.a
2009-10 Hirugarren Maila 8.a
2010-11 Hirugarren Maila 7.a
2011-12 Hirugarren Maila 16.a
2012-13 Hirugarren Maila 3.a
2013-14 Hirugarren Maila 3.a
2014-15 Hirugarren Maila 3.a
2015-16 Hirugarren Maila 3.a
2016-17 Hirugarren Maila 12.a

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Club Esportiu Europa Aldatu lotura Wikidatan