Club Náutico de Luanco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club Náutico de Luanco
Sorrera 1953
Herria Espainia Gozón, Asturias
Lehendakaria ?
Entrenatzailea Espainia José Quintana
Patroia(k) Espainia Juan Fernández
Kolorea(k)           urdina eta zuria
Trainerua      Lluanquina (oraingoa)
     Virgen del Socorro (historikoa)
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
2 Asturiasko Txapelketa
2023: Kontxa ez
2022: Liga ez
Webgunea www.facebook.com

Club Náutico de Luanco Asturiasko Luanco (Gozón) herriko itsas kirol eta beraz arraun taldea da.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elastikoa zein trainerua zuria eta urdina dira. Traineruaren izena La Lluanquina da, urteetan zehar Virgen del Socorro izan bada ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba 1953an sortu zen. Batel eta trainerilletan aritzen zen eta 70. hamarkadan emaitza politak lortu zituen, hala nola 1972ko Espainiako Batel Txapelketako bigarren postua, eta 1974 eta 1978ko hirugarren postuak.

Trainerua ere atera izan du baina gehienetan C.M. Castropolen itzalean egon da. Dena den Liga sistemak abiatu zirenetik Luancok KAE 2 Ligan egin du arraun eta Castropolek galiziarren ligan.

Luanco 2006an trainerurik atera gabe egon ondoren 2007an hiru estropada jokatu eta bandera bat irabazi zuen. 2008 eta 2013 artean urtero uretaratu zuen trainerua eta KAE Ligako bigarren mailan egin zuen arraun. 2014az geroztik ordea ez du trainerurik osatzerik lortu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa
2008 KAE 2 Liga, 10.a -
2009 KAE 2 Liga, 10.a -
2010 KAE 2 Liga, 14.a -
2011 KAE 2 Liga, 12.a -
2012 KAE 2 Liga, 11.a -
2013 KAE 2 Liga, 11.a -
2014- ez

Gozón Udaleko Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Club Náutico de Luanco-k 2003tik aurrera Gozón Udaleko Bandera antolatzen du, 2008tik aurrera KAE 2 Ligako estropada puntuagarria dena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]