Club de Mar Mugardos
| Club de Mar Mugardos | |
|---|---|
| Sorrera | 1962 |
| Herria | |
| Lehendakaria | |
| Entrenatzailea | |
| Patroia(k) | |
| Kolorea(k) | zuria eta gorria |
| Trainerua | Bestarruza |
| Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Galiziako A Liga 0 Galiziako B Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Txapelketa |
| 2025: Kontxa | ez |
| 2025: Liga | 8.a (Galiziako A Ligan) |
| 2026 | Galiziako A Ligan |
| Webgunea | www.clubdomarmugardos.com |
Club do Mar Mugardos Galiziako A Coruñako probintzian dagoen Mugardos herriko arraun taldea da. 1962an sortu zen eta gaur egun Galiziako Traineruen Ligan ari da. 2023an eta 2024an A Cabanarekin osatu zuen trainerua, gizonezkoetan zein emakumezkoetan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugardosko traineru baten lehenengo garaipena 1948ko Generalisimoaren Kopa izan zen. 1962an elkartea sortu zen[1] eta berehala Galiziako batel indartsuena osatu zuen. Espainiako bi txapelketa ere irabazi zituen, 1963an eta 1965ean, eta beste bi urtetan podiumean egon zen.[1]
1996an berriz ere trainerua osatu zuen A Cabana, Cedeira eta San Felipeko arraunlariekin batera eta "Cidade de Ferrol" izena erabili zuten. 1999 arte iraun zuen proiektu honek.[2]
Beste hamarkada batez trainerurik atera gabe egon ondoren 2011ean egin zuen debuta Galiziako Ligan. 2014an Galiziako A Ligan hirugarren postua lortu zuen eta aurrenekoz Kontxarako sailkapen estropadan aritu zen. 2015ean bigarren izan zen ligan, hiru bandera irabaziz gainera. Igoera play-offa jokatu zuen baina ez zuen TKE Ligara igotzerik lortu.[3]
2016an azken unean trainerua ez uretaratzea erabaki zuen eta 2017an B Ligan hasi behar izan zuen arraunean. 2020an Ligan parte hartzeari uko egin zion azken unean[4]. 2021ean itzuli eta bigarren egin zuen B Liga. Ondoren play-offetan A Ligara igo zen.
Aurrez emakumezkoen traineruarekin egin bezala, 2023an A Cabanarekin batera atera zuten trainerua[5] eta mailaz igotzea lortu ondoren proiektuak aurrera jarraitu zuen. 2025erako bereizi egin ziren klub biak. Mugardosek A Ligan egin zuen arraun eta A Cabanak B Ligan.[6]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Txapelketa (0): 2013an seigarren.
Ligak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Galiziako Traineruen Liga (0): bigarrena 2015ean eta hirugarrena 2014an.
Banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Handiak | Generalisimoaren Kopa (1): 1948. Teresa Herrera Bandera (0): bigarrena 2015ean. Coruñako Diputazioaren Bandera (0): bigarrena 2012an, 2013an, 2014an eta 2015ean. |
| Etxekoak | Concello de Mugardos Bandera (0): bigarrena 2015ean eta 2021ean. |
| Coruñan | Aresko erlojupekoa (2): 2012, 2013. Concello de Ribeira Bandera (1): 2015. Concello de Muros Bandera (1): 2017. Concello de Cedeira Bandera (1): 2021. Narón Hiriko Bandera (1): 2021. Concello As Pontes Bandera (1): 2023. |
| Pontevedran | Miguel Fernández Lores memoriala (1): 2014. Ruly memoriala (1): 2014. Parquistas de Carril Bandera (1): 2015. Concello de Bueu Bandera (1): 2015. Concello de Cangas Bandera (1): 2021. Concello do Grove Bandera (1): 2021. Illa de Samertolameu - Fandicosta (1): 2021. Concello de Redondela Bandera (1): 2021. |
| Asturiasen | Asturiasko Printzearen Bandera (1): 2014. Eoko Ostraren Jaialdiko erlojupekoa (1): 2014. |
Batelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Batel Txapelketa:
- Txapeldun (2): 1963, 1966
- Bigarren (2): 1965, 2004
- Hirugarren (1): 1971
Azken denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Dendoraldiak | ||
|---|---|---|
| TKE | 0 | |
| LGT 1 | 9 | |
| LGT 2 | 5 | |
| 2026 barne. | ||
- (p.o.) play-offak
Emakumezkoen trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Club de Mar Mugardos | |
|---|---|
| Entrenatzailea | |
| Patroia(k) | |
| Kolorea(k) | gorria, zuria, berdea |
| Trainerua | Galatea |
| Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 Galiziako Liga 0 Galiziako Txapelketa |
| 2025: Kontxa | ez |
| 2025: Liga | ez |
| 2026 | ez |

2018an aurreneko aldiz emakumezkoen trainerua osatu zuen eta Galiziako Ligan aritu zen. Traineru berdearekin aritu zen. 2020an ez zuen lortu trainerurik ateratzerik.[4]
2022an A Cabanarekin bat eginda atera zuen trainerua[7], Euskotren Ligara igotzeko play-offak jokatzeari uko egin zioten. Espainiako txapelketan brontzezko domina eskuratu zuten 2022 eta 2023an.[8]
2025erako bereizi egin ziren klub biak[9] eta hasiera batean Mugardosek Galiziako Ligan aritzeko izena eman bazuen ere azken unean baja eman behar izan zuen.[10]
Banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bandeira Cidade de Ferrol (1): 2023.
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Dendoraldiak | ||
|---|---|---|
| Euskotren | 0 | |
| LGT | 7 | |
| 2025 barne. | ||
| Urtea | Liga | Kontxa | Galiziako txap. | Espainiako txap. |
|---|---|---|---|---|
| 2018 | Galiziako Liga, 5.a | - | 4.a | |
| 2019 | Galiziako Liga, 5.a | - | 6.a | |
| 2020 | ez | |||
| 2021 | Galiziako Liga, 7.a | - | - | |
| 2022 | Galiziako Liga, 3.a | - | 3.a | 3.a |
| 2023 | Galiziako Liga, 2.a | - | 5.a | 3.a |
| 2024 | Galiziako Liga, 6.a | - | 6.a | |
| 2025 | ez |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «Liga LGT | C.M. Mugardos - Liga LGT» web.archive.org 2018-02-02 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ www.ligalgt.com (kontsulta data: 2024-11-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Una temporada para la historia» La Voz de Galicia 2015-09-24 (kontsulta data: 2024-11-23).
- 1 2 (Gaztelaniaz) «Náutico de Ribeira y Amegrove renuncian a competir en la LGT» Diario de Arousa (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mugardos-A Cabana, supervivencia contra viento y marea: «Entre la más mayor y la más joven hay 30 años de diferencia»» La Voz de Galicia 2024-07-20 (kontsulta data: 2024-07-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Liga Galega de Traiñeiras confirma sus inscritos para la temporada 2025» La Voz de Galicia 2025-03-30 (kontsulta data: 2025-06-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mugardos-A Cabana, supervivencia contra viento y marea: «Entre la más mayor y la más joven hay 30 años de diferencia»» La Voz de Galicia 2024-07-20 (kontsulta data: 2024-07-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Título para Ares y bronce para A Cabana Mugardos en el Estatal de traineras de Tirán» Diario de Ferrol (kontsulta data: 2024-11-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Liga Galega de Traiñeiras confirma sus inscritos para la temporada 2025» La Voz de Galicia 2025-03-30 (kontsulta data: 2025-06-22).
- ↑ «Instagram» www.instagram.com (kontsulta data: 2025-06-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
- (Galizieraz) Liga Galega de Traiñeiras-en webguneko informazioa