Club de Remo Ares

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club de Remo Ares
Sorrera 1958
Herria Galizia Ares, Coruña
Lehendakaria Galizia Germán Sánchez Vilar
Entrenatzailea Galizia José Manuel «Pendo» Peláez
Patroia(k) Galizia Hugo Rascado
Galizia Salvador Montenegro
Kolorea(k)           Urdina eta zuria
Trainerua      Santa Olalla de Lubre
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
3 Galiziako Liga
1 Espainiako Txapelketa
0 Galiziako Txapelketa
2023: Kontxa ez
2023 1.a (Galiziako A Liga)
Webgunea www.remoares.webcindario.com
Ares, 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.
Klubaren egoitza.

Club de Remo Ares Aresko arraun kluba da, gaur egun TKE Ligan ari dena. Aulki mugikorrean zein tosta finkoan lehiatzen du. 2021. urtean Kontxako Bandera jokatzeko sailkatu zen aurreneko aldiz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estropadak 1933 urtetik aurrera jokatu izan dira Aresen. Francisco López Sánchez (Pancho) izan zen 1958an kluba sortu zuena, Galiziako arraun taldeen artea zaharrena da beraz. 1959an jadanik Galiziako batel txapeldun izatea lortu zuen eta Espainiako Traineru Txapelketan seigarren egin zuen. 60. hamarkadaren hasieran ohikoa bihurtu zen Espainiako batel eta traineru txapelketatan, titulurik lortu ez arren. Urteak aurrera egin ahala aulki mugikorrari ekin zion erabat eta 1965ean Espainiako yola txapeldun izan den.

1983an egoitza berria inauguratu zuen eta hurrengo urtean berriz ekin zion traineruan aritzeari. 1986an Galizia Iparraldeko txapelketan hirugarrena izan zen eta 1988an bigarrena. 1990an Espainiako Traineru Txapelketarako sailkatu zen eta kontsolazio txanda irabazi zuen. 1991ean Vigoko Corte Inglés Banderan bigarren egin zuen Orioren atzetik.

Galiziako Traineruen Ligan urtero aritu izan da. 2012an maila galdu zuen baina hurrengo urtean Galiziako B Liga irabazi eta maila berreskuratu zuen. Urtez urte postuak hobetzen joan ondoren 2016an Galiziako Liga irabaztea lortu du eta play-offetan TKE Ligara igo zen. Babeslerik gabe eta ia traineru guztia harrobiko jendeaz ibili zela kontutan harturik lorpen izugarria izan zen. TKE Ligako lehen denboraldian 11.a izan zen eta play-offetan ezin izan zion mailari eutsi.

2019an bigarren aldiz irabazi zuen Galiziako Liga eta play-offetan TKE Ligara itzuli zen. 2020an maila mantentzea lortu zuen Zarautzekin lehia gogorra izan ondoren. 2021ean lasaiago ibili zen eta 9. postua lortu zuen. Urtea borobiltzeko Kontxako Banderara sailkatu zen estrainekoz. 2022an ordea azken postuan gelditu eta Galiziako Ligan arituko da hurrengo urtean. Azken postuan inoizko puntu gehien edukita jeitsi da, dena dela, 51 puntu.

2023an Galiziako Ligako traineru indartsuena izan zen eta Espainiako Txapelketa irabazi zuen lehenengo aldiz. Igoera play-offetan ez zuen esperotako maila eman eta beste traineru galiziarrak lortu zuen TKE Ligarako igoera, Bueuk.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sailkatua (1): 2021

Espainiako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 2023.
  • Bosgarrena (1): 1990.

Galiziako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (5): 2018, 2019, 2021, 2022, 2023.

TKE Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainontzeko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Espainia Kontxa
2003 Galiziako Liga, 9.a - -
2004 Galiziako Liga, 9.a - -
2005 Galiziako Liga, 5.a 8.a -
2006 Galiziako Liga, 7.a - -
2007 Galiziako Liga, 11.a - -
2008 Galiziako Liga, 7.a - -
2009 Galiziako Liga, 8.a - -
2010 Galiziako Liga, 10.a - -
2011 Galiziako Liga, 9.a - -
2012 Galiziako A maila, 8.a - -
2013 Galiziako B maila, 1.a - -
2014 Galiziako A maila, 5.a - -
2015 Galiziako A maila, 3.a - -
2016 Galiziako A maila, 1.a - -
2017 TKE Liga, 11.a - -
2018 Galiziako A maila, 2.a - -
2019 Galiziako A maila, 1.a - -
2020 TKE Liga, 10.a - -
2021 TKE Liga, 9.a - 8.a
2022 TKE Liga, 12.a - -
2023 Galiziako A maila, 1.a Txapelduna -

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]