Club de Remo Náutico de Riveira
Club de Remo Náutico de Riveira (emakumezkoak) | |
---|---|
Sorrera | 2013 |
Herria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | beltza eta zuria |
Trainerua | Sálvora |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 1 Galiziako Liga 2 Galiziako Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2024: Liga | 4.a (Galiziako Liga) |
Webgunea | www.facebook.com |
Club de Remo Náutico de Riveira Ribeirako (A Coruña) arraun taldea da.
Emakumezkoen trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013 urtean sortu zen eta emakumezkoen batel eta trainerillak emaitza bikainak lortu ditu. Galiziako txapelketak lortu ditu eta birritan egin zuen hirugarren Kontxako Banderan. Espainiako txapeldunordea ere izan zen behin.

2017an emakumezkoen batel eta trainerillak emaitza bikainak lortu zituen, Espainiako Trainerilla Txapelketan podiumak lortuz. Club de Remo Mecos taldearekin bat egin eta trainerua uretaratu zuen. Maila bikaina erakutsi zuen eta Ligako estropada guztiak irabaziz txapelduna izan zen[1]. Kontxako Banderarako sailkatu zen berriz eta hirugarren postuan amaitu zuen, San Juan eta Hibaikaren atzetik[2].
2018an Nautico de Riveirak traineru propioa atera zuen eta SD Tirán taldearen Ruly trainerua erabili zuen. Kontxako sailkapen estropada irabazi zuen[3] eta bigarrenez jarraian hirugarren postua eskuratu zuen Kontxako Banderan[4]. 2019 denboraldian Ligan ez aritzea erabaki zuen denboraldia osatzeko arraunlari eskasia baitzuen, baina txapelketetan aritu zen. Galiziako eta Espainiako txapeldunordea izan zen. Teresa Herrera Bandera irabazi zuen eta Kontxarako ere sailkatu zen[5], baina zazpigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Urte horretan Ares taldearen Santa Olalla de Lubre trainerua erabili zuen.
2020ko urtarrilean traineru berria estrenatu zuen, zuria eta beltza, Branka enpresan egindakoa, 2020an ordea ez zuen eskifaia osatzerik lortu[6] eta 2021ean itzuli zen. 2023an berriz ere lehorrean utzi zuen trainerua.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (2): 2017, 2018.
- Sailkapen estropada (1): 2018.
- Sailkatua (3): 2017, 2018, 2019.
- Txapelduna (0)
- Galiziako Liga (2): 2017, 2018.
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Txapelketa:
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (1): 2019.
- Galiziako Txapelketa:
- Txapelduna (2): 2017, 2018.
- Bigarrena (1): 2019.
Banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Teresa Herrera Bandera (3): 2017, 2018, 2019
- Oleirosko Bandera (1): 2017.
- O Groveko Bandera (1): 2017.
- Vilaxoango Bandera (2): 2017, 2018.
- Redondelako Bandera (1): 2017.
- Ferrolgo Bandera (1): 2017.
- Baionako Bandera (1): 2018.
- A Pobrako Bandera (1): 2018.
- Concello de Oleiros (1): 2018.
- Concello de Boiro (1): 2018.
- Concello de Riveira (1): 2018.
- Mugardoseko Bandera (1): 2018.
- Concello de Ares (1): 2018.
Batelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Batel Txapelketa (1): 2019.
- Galiziako Batel Txapelketa (2): 2017, 2018.
Trainerillak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Trainerilla Txapelketa (0): bigarren 2017 eta 2018an.
- Galiziako Trainerilla Txapelketa (1): 2017, 2018.
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dendoraldiak | ||
---|---|---|
Euskotren | 0 | |
LGT | 4 | |
2025 barne. |
Urtea | Liga | Kontxa | Galiziako Txap |
---|---|---|---|
2017 | Galiziako Liga, 1.a | 3.a | 1.a |
2018 | Galiziako Liga, 1.a | 3.a | 1.a |
2019 | Ligarik ez | 7.a | 2.a |
2020 | ez | ||
2021 | Galiziako Liga, 5.a | - | 4.a |
2022 | Galiziako Liga, 7.a |
Gizonezkoen trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Club de Remo Náutico de Riveira (gizonezkoak) | |
---|---|
Kolorea(k) | beltza eta zuria |
Trainerua | Mar de Sagres |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Galiziako Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Txapelketa |
2025 | 4.a (Galiziako B Liga) |
Webgunea | www.facebook.com |
2023an atera zuen lehen aldiz gizonezkoen trainerua eta B Ligan aritu zen.[7]
Urtea | Liga |
---|---|
2023 | Galiziako B maila, 5.a |
2024 | Galiziako B maila, 4.a |
Erreferenztiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Las reinas de las aguas gallegas» La Voz de Galicia 2017-08-22 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mecos-Ribeira pudo con las olas y sus rivales para subir al podio en San Sebastián» La Voz de Galicia 2017-09-11 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Club Náutico de Ribeira logra el primer puesto y se mete en la final de La Concha» La Voz de Galicia 2018-08-30 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ «San Juanek eta Hondarribiak irabazi dute Kontxako Bandera» Irutxuloko Hitza 2018-09-09 (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vigo, koroibos |. (2019-08-30). «Las chicas de Riveira salvan el honor» Faro de Vigo (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Náutico de Ribeira y Amegrove renuncian a competir en la LGT» Diario de Arousa (kontsulta data: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las traineras barbanzanas calientan motores con la vista en la liga gallega» La Voz de Galicia 2023-05-31 (kontsulta data: 2024-12-10).