Edukira joan

Club de Remo Suances

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club de Remo Suances
Sorrera 1998
Herria Espainia Suances, Kantabria
Lehendakaria ?
Entrenatzailea Espainia Víctor Trueba
Patroia(k) ?
Kolorea(k)           urdina eta gorria
Trainerua      La Cuenca del Besaya
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Kantabriako Txapelketa
2025: Kontxa ez
2024: Liga ez
Webgunea www.facebook.com

Club de Remo Suances Suancesko (Kantabria) arraun taldea da. Batel eta trainerilletan aritzen da bereziki.

1920 eta 1930 hamarkadatan jokatu izan ziren Santanderko estropada zaharretan Suancesko tripulazioa ere aritu izan ziren. Garai hartako traineruen izenak La Luisa eta San Pedro izan ziren. Ordutik aurrera ordea ez zen arraunketarik izan herrian harik eta 1990an Club Náutico de Suancesek batel bat uretaratu zuen arte.

1997an Arturo Herrera etorri zen Suancesera eta 1998an gaur egungo arraun kluba sortu zuen[1]. 2000 urtean dagoeneko denboraldi osoa osatuko zuen trainerua osatzea lortu zuen, baina proiektu honek ez zuen jarraipenik izan arraunlariek talde handiagoetara alde egin baitzuten.

Ordutik aurrera batel eta trainerilletan aritu izan da, banderaren bat irabazi ere bai eta puntualki trainerua osatzea lortu du, Kantabriako estropadetan aritzeko, 2020an adibidez[2][3].

Antolaturiko banderak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Suanceseko trainerilla lehen postuan.

1989 eta 1993 artean Ría de Requejada bandera antolatu zen eta 1997tik 1999ra Suancesko Bandera jokatu zen eta hurrengo hiru urtetan Besayako bandera. 2022an Suancesko Banderaren laugarren ekitaldia jokatu zen, aurrekotik bi hamarkada pasatxotara.[4]

2020an San Martin ibaiko jaitsiera antolatu zuen, kantabriarren arteko lehia izan zena.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) C.R. Suances – Federación Cántabra de Remo. (kontsulta data: 2024-11-21).
  2. «Bandera Sotileza» traineras.es (kontsulta data: 2024-11-21).
  3. «Bandera de la S.D.R. Castro Urdiales» traineras.es (kontsulta data: 2024-11-21).
  4. (Gaztelaniaz) Camargo, Radio. (2022-06-14). «Camargo se lleva la Bandera de Suances» www.radiocamargo.es (kontsulta data: 2024-11-21).
  5. «Descenso Ría San Martín» traineras.es (kontsulta data: 2024-11-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]