Clunia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Clunia
Ruinas de Clunia 01.JPG
Clunia hemen kokatua: Gaztela eta Leon
Clunia
Clunia
Clunia (Gaztela eta Leon)
Koordenatuak 41° 46′ 50″ N, 3° 22′ 14″ W / 41.78055556°N,3.37055556°W / 41.78055556; -3.37055556Koordenatuak: 41° 46′ 50″ N, 3° 22′ 14″ W / 41.78055556°N,3.37055556°W / 41.78055556; -3.37055556
Historia
Sorrera K. a. I. mendea
Uztea X. mendea
Kultura(k) Arebakoak, erromatarrak

Colonia Clunia Sulpicia erromatarren hiria izan zen, Alto de Castron arebakoen herrixka batean eraikina. Egungo Burgosko Coruña del Conde eta Peñalba de Castro herrietatik gertu zegoen.[1]

Cluniaco edo Kolounioukou izeneko zeltiberiar herrixkan Sertoriok hogei urtez eutsi zion Ponpeioren erasoari.[2] K. a. 72an erabat hondoratua, Tiberiok ex novo berreraiki zuen. Hiria conventus bateko hiriburu bilakatu zen, tartean Euskal Herriko eskualde batzuk barnean hartzen zituena.

III. mendeko krisialdian gainbeheran hasi zen. 713an Tarik ibn Zijadek konkistatu zuen eta. bi mende geroago, kristauek eskualdea konkistatu zutenean, Coruña del Conden kokatu zuten bizileku berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Palol, Pedro de (1969) Clunia. Guía de las excavaciones y de la ciudad romana Diputación Provincial de Burgos. Servicio de Investigaciones Arqueológicas ISBN 84-500-7763-X .
  2.   Pradales Ciprés, David (2005) La romanización de la Meseta Norte: Burgos, Clunia. Cajacírculo ISBN 84-89805-17-2 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Clunia Aldatu lotura Wikidatan


Historia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.