Clydebank

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Clydebank
Bruach Chluaidh
Clidbaunk
 Erresuma Batua
HMS Duncan leaves Glasgow (8572528028).jpg
Administrazioa
Herrialdea  Erresuma Batua
Eskualdea Mendebaldeko Dunbartonshire
Izen ofiziala Clydebank
Posta kodea G81 eta G60
Geografia
Koordenatuak 55° 53′ 59″ N, 4° 24′ 02″ W / 55.8997°N,4.4006°W / 55.8997; -4.4006Koordenatuak: 55° 53′ 59″ N, 4° 24′ 02″ W / 55.8997°N,4.4006°W / 55.8997; -4.4006
Clydebank hemen kokatua: Eskozia
Clydebank
Clydebank
Clydebank (Eskozia)
Demografia
Biztanleria 28,799 bizt.
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC±00:00
Hiri senidetuak Argenteuil

Clydebank (Eskoziako gaeleraz: Bruach Chluaidh, eskozieraz: Clidbaunk), Eskozia mendebaldeko udalerria da, Mendebaldeko Dunbartonshiren dagoena. Glasgow hiriaren mugan kokaturik dagoenez Glasgow Handiaren parte da.

2011ko erroldaren arabera 28.799 biztanle ditu baina inguruko herriak hartuta 45.000ko langa pasatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antoninoren Harresia bertatik pasatzen zen eta erromatarren gotorleku bat ere izan zen bertan.

XIX menderarte ordea nekazal eremua baino ez zen, asentamendu eta granja txiki batzuk baino ez zituena. Nekazaritza nagusi izan arren meategi familiar batzuk, kotoi errotak eta ontziola txikiren bat ere bazen.

1870an Glasgowko industria eta merkataritza Clyde ibaia erabiltzen hasi zen eta merkatal itsasontziendako kaiak eraiki ziren Clyde ibaiaren ertzetan, bai eta ontziola handiak ere, lehenengoa Clyde Bank izenekoa ("Clyeden ertza"). Honek langile ugari ekarri zituen eta egoera hau areagiotu egin zen 1882an trenbidea iritsi zenean. 1886an polizia burgoa eratzea eskatu zuten eta honekin herri berria eratu zen, guztia sortarazi zuen Clyde Bank untziolaren izena hartu zuena.

Etorritako langileek indar haundia hartu zuten eta Eskoziako mugimendu sozialistaren erdiguneetako bat bilakatu zen Clydebank. Singer josteko makinen lantegian 11.000 langile zebiltzan eta protesta egin zuten 12 langile emakumeri alkartasuna erakusteko greba sonatua egin zuten. Greba bukatu zenean enpresak 400 langile kaleratu zituen, horien artean Arthur McManus, gerora Eskoziako alderdi komunistaren buruzagi izango zena.

1941eko martxoaren 13 eta 14an nazien hegazkinek hiria bonbakatu zuten ontziolak suntsitzeko asmoz. 528 pertsona hil ziren eta 617 zauritu.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Wet Wet Wet musika taldea Clydebanken sortu zen, taldeko lau partaideak Clydebankeko eskolan ikasten ari zirela.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Clydebank Aldatu lotura Wikidatan