Coal Creek gerra
| Coal Creek gerra | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | Lan-gatazka |
| Honen parte da | Coal Wars (en) |
| Denbora-tarte | 1891ko apirila - 1892ko abuztua |
| Kokaleku | Tennessee |
| Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |

Coal Creek gerra gisa bataiatu zuten gertaera AEBetako historiako langileen altxamendurik handienetakoa izan zen. Coal Creekeko gerra 1890eko hamarkadaren hasierako lan-altxamendu armatu bat izan zen Estatu Batuetako hego-ekialdean, batez ere Anderson konderrian (Tennessee) gertatu zena. Lan-gatazka horrek okerrera egin zuen 1891n, Coal Creek arroko ikatz-meatzeen jabeek kontratatukako langileen ordez, Tennessee estatuko espetxe-sistemak eskainitako presoekin ordezkatzen hasi zirenean. Azken hauen egoera esklabu parekoa zen. Historialari batek Coal Creek-eko gerra "AEBetako lan-historia osoko pasarte dramatiko eta esanguratsuenetako bat" dela dio.[1]
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Coal Creek-eko gerra Tennessee estatuanlan librearekin lehiatzen zen konbiktuak alokatzeko sistema polemikoaren aurkako borrokaren parte da. Gatazka horrek ekaitza eragin zuen komunikabideetan meatzarien aldekoen eta aurkakoen artean.
Urtebete pasatxoan, meatzari libreek espetxeari eta eraikin administratiboei eraso zieten, ehunka atxilotu askatuz. Dozenaka meatzari eta miliziano hil edo zauritu zituzten liskarretan.
1891ko urriaren 31n, Tennesseeko meatzariek 500 preso askatu zituzten. AEBetako hegoaldeko lan zigor-sistemak presoak esklabo gisa eskaintzen zizkien enpresariei, soldatak jaitsiarazi eta grebak lehertzeko estrategia gisa. Tennesseeko meatzariei grebak ez egiteko konpromisoa sinarazi nahi izan zieten patroiek, baina gehienek ez zuten onartu eta kanporatu egin zituzten. Haien ordez presoak eraman zituzten lanera. Meatzariak matxinatu eta meatze gune osoa hartu zuten. Milaka meatzarik estatuko armadari aurre egin zioten esklabotza sistemari amaiera emateko. Konpainia errenditzera behartu zuten.[2]
Altxamendua 1892an ehunka meatzariren atxiloketarekin amaitu zen arren, iritzi publikoaren polemikaren ondorioz John P. Buchanan gobernadorea erori egin zen, eta estatuak presoak alokatzeko sistema berriz aldatu behar izan zuen. 1896an, alokairu kontratuak amaitu zirenean, Tennesseeko Estatuko gobernuak uko egin zion haiek berritzeari, eta hegoaldeko lehen estatuetako bat bihurtu zen praktika eztabaidagarri honi amaiera ematen.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Perry Cotham, Toil, Turmoil & Triumph: A Portrait of the Tennessee Labor Movement (Franklin, Tenn.: Hillsboro Press, 1995), 56-80.or.
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/tennesseeko-meatzariek-500-preso-askatu-zituzten
- ↑ James B. Jones, « Convict Lease Wars », The Tennessee encyclopedia of history and culture. [1]
