Cobre (2025eko filma)
| Cobre (2025eko filma) | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 2025 |
| Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
| Jatorrizko herrialdea | Mexiko eta Kanada |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | docufiction film (en) |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Nicolás Pereda |
Cobre (euskaraz: «kobre») 2025eko Nicolás Pereda mexikar zinema zuzendariaren dokufikzioa da.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lazaro lanera bidean doa motorrean, egunero egiten duen bide beretik. Gaur, ordea, ez da ohiko eguna, errepide bazterrean norbait ikusiko baitu etzanda. Begiratzera geldituko da, eta gizon bat hilda ikusiko du. Zer egin ez dakiela, eta lanera joateko beranduegi izanik, etxera itzuliko da. Bere izeba Rosari kontatuko dio ikusitakoa, eta, ondoren, ama Tereri, eta hirurek ezer ez esatea adostuko dute.[1]
Lazarok meatzean egiten du lan, baina arnasa hartzea kosta egiten zaio, eta medikuari atseden egunak errezetatzeko eskatzen dio; erretzen jarraitzen du, bai, baina oso gutxi. Arnasagatik ez bada, hanka batean eskaiola jar diezaiokeela proposatzen dio medikuari, hori inork zalantzan jarriko ez duelako.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Cobre / Copper» Berria 2025-09-27 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |