Coco Austin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coco Austin

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNicole Natalie Austin
JaiotzaTarzana (en) Itzuli eta Palos Verdes Peninsula (en) Itzuli1979ko martxoaren 17a (45 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Ice-T  (2002 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modelo erotikoa, zinema aktorea eta dantzaria
Altuera157 zentimetro

cocosworld.com
IMDB: nm1146910 Allocine: 681879 Allmovie: p556492
Facebook: coco Twitter: cocosworld Musicbrainz: 95e43a39-dd91-418b-bf10-3c2394ba5b5d Edit the value on Wikidata

Nicole Natalie Marrow (Tarzana, Kalifornia, 1979ko martxoaren 17a) aktore, dantzari eta modelo estatubatuarra da. 2002tik, Ice-T aktore eta rap abeslariarekin ezkonduta dago. Coco Austin, Coco, Coco Marie Austin, Coco Marie o Coco-T bezala ere ezagutzen zaio.[1]

Haurtzaroa[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Austin Tarzanan jaio zen, baina bere haurtzaroa Palos Verdesen igaro zuen, Kalifornian. Serbiar arbasoak ditu bere aitaren gurasoen partetik. Bere gurasoak aktoreak ziren, eta “Bonanza” telesaia grabatzen zen estudioetan ezagutu ziren. Lau anai-arreba ditu, hiru neba eta ahizpa bat. Txikia zenean, bere nebetako batek “Co-co” deitzen zuen “Nicole” ordez, eta horrela bere familia kideak Coco deitzen hasi ziren. Sei urte zituenean, bere amak mundu artistikoan barneratu zuen jazz, klake eta ballet dantzatzen ikasten hasiz.

10 urte zituenean, familiarekin batera Alburquerquera bizitzera joan zen, Mexiko Berria. Bertan, bere modelo karrera hasi zuen. Alburquerquen igaro zituen urteetan zehar antzezlan desberdinetan parte hatu zuen.

Karrera[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

18 urterekin, bainujantzi eta lentzeria modelatzen hasi zen. Lehiaketa desberdinetan parte hartu zuen, eta egutegi, katalogo eta bideo desberdinentzako lan egin zuen. 1997an, Swimwear Illustrated aldizkariko lehenengo azalean agertu zen. 1998an, 18 urte zituela, Miss Ujena lehiaketa irabazi zuen Mexikon. 2001. urtena, Austinek Playboyentzako lan egin zuen. R sailkapeneko eta aurrekontu gutxiko pelikuletan parte hartu zuen; hala nola Southwest Babes (2001), Desert Rose (2002), y The Dirty Monks (2004).

Telebista saio desberdinetan agertu da gonbidatu bezala, esate baterako, Hip-Hop Wives, Comedy Central Roast of Flavor Flav, RuPaul's Drag Race 5, The Late Late Show con Craig Ferguson, The Dr. Oz Show, y La Ley y el Orden: Unidad de Víctimas Especiales. Thira pelikulan parte hartu zuen aktore bezala.

Bizitza pertsonala[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999 eta 2001 urteen artean Mike Williamsekin ezkonduta egon zen. 2002k urtarrilean, Austin Ice-T abeslariarekin ezkondu zen. 2012an, Edgewaterren etxebizitza bat eraikitzen hasi ziren, New Jerseyn. 2018 eta 2019 urte bitartean bertan bizitzera joan ahal izan ziren. 2015eko azaroaren 28an beraien alaba jaio zen, Chanel Nicole.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Thailandieraz) hmong.wiki. «Coco Austin Vida tempranayCarrera profesional» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. «Coco Austin - Biografía | KripKit» kripkit.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]