Cody Komandantea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Cody Komandantea Star Warseko film sagako pertsonaia bat da.

Cody Komandantea izen klabe bezala CC-2224 zuen klon soldaduaren ezizena zen. Codyk adiskidetasun estu bat izan zuen Obi-Wan Kenobirekin, etengabe ari zen txantxetan izendatu zioten bere jeneral Jediarekin. Cody Obi-Wanekin joan zen Utapaura Grievous jenerala buru zuten indar separatistekin amaitzeko misio bat betetzera.

Obi-Wan Kenobi jeneralari ere zerbitu zion Anakin Skywalkerrekin batera Kato Neimoidia planetan egin zuten eta erabateko desastrean amaitu zen gertuko kanpaina batean. Cody 212 Eraso Batailoiaren eta Zazpigarren Zerutiar Gorputzaren komandantea zen.

2224 unitatea komandante entrenamendu programa aurreratu baten zati izan zen, Alpha bezala identifikatutako ARC soldadua buru zuena. Kamino planetako heziketa protokoloetan ez bezala, erregimen hau independentzian oinarritzen zen zuzena eta okerraren artean ezberdintzeko, insumisiorik egin gabe. Irudimena bultzatzen zen borroka egiterako orduan, eta klonei izen bat jasotzea baimentzen zitzaien, egindako merituen sari bezala.

Codyren beharraren ibilbideak, beste zenbait tokiren artean Kato Neimoidia, Geonosis, Skor II, Bomis Korri IV, Aargonar, Maramere, Boz Pity, Rendily, Praesitlyn, Kooriva, Sarrish eta Saleukami planetak hartzen zituen. Bera 212 Eraso Batailoiaren buru zen, eta eroso zegoen unitate handien zein destakamendu txikien buru bezala. Codyk jet-pack bat ere erabiltzen zuen, Jango Fettek erabiltzen zituen antzeko suziri bultzatzaile moduko batzuk, bere eliteko unitateak zuzentzeko aire maniobren bidez.

Utapau planetan jaso zuen 66 agindua, zuzenean Palpatine enperadoreagandik. Cody Errepublika Galaktikoaren aginduei leiala zen, eta 66 agindua emana izan zenean, Codyk bere komandoari Obi-Wan tirokatzeko agindu zion. AT-TE tanke erraldoi bat izan zen Boga hil zuena, bere tropa propioek eraso ziotenean Obi-Wan Kenobi muntatzen ari zen varactyla. Zorionez, Obi-Wan eraso honetatik bizirik irten zen. Jediak suntsituak izan zirenean, Cody Komandanteak Utapauko guduarekin jarraitu zuen, tropa separatistak garaituak izan ziren arte.