Edukira joan

Coenonympha arcania

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coenonympha arcania
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaNymphalidae
GeneroaCoenonympha
Espeziea Coenonympha arcania
Linnaeus, 1761
Datu orokorrak
OstalariaAgrostis, Poa, arrauka, Melica, Melica nutans, Melica ciliata, Larre-olo eta Melica minuta
Coenonympha arcania.
Coenonympha arcania.

Xingoladun pikarta (Coenonympha arcania) intsektu lepidoptero Papilionoidea da, Nymphalidae familiakoa. (Linnaeus, 1761).[1]

Gainaldea laranja kolorekoa aurreko hegaletan eta iluna atzekoetan. Azpialdea laranja kolorekoa aurreko hegaletan, muturrean ozelo bat eta zilar koloreko ertza; atzekoetan ongi zehazturiko ozelo sorta bat ageri da, horietatik gertu zerrenda bat duela.[2]

Helduek maiatz abuztu bitartean egiten dute hegan; belaunaldi bakarra urtean.

Landare elikagarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beldarrak gramineoez elikatzen dira, Brachypodium, Festuca, Holcus eta Melica generoez adibidez.

Kostalde inguruko garaiera oso apaletik, 1000 metrotik goragoko garaieraraino. Eremu irekietan aurkitzen dugu, belardietan eta basoko soilguneetan, adibidez.

Kontserbazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ohiko espeziea da eta ez du inolako arriskurik.

Atzeko hegalen azpialdean zerrenda zuri zabala eta zehaztua ageri da, osorik edo ia osorik ozeloen barnealdean kokatua. Ozeloak hegalaren ertzetik gertu daude.

Europan, Turkian, Transkaukasia, Errusia hegoaldea eta Uralen hego eta erdia aldean. Iberiar Penintsulan ere aurki daiteke, iparraldean eta erdialdean. Euskal Herrian ere ikus daiteke.[3]

Iberiar penintsulako iparraldeko erdialdetik Kaukasoraino. Euskal Herri osoan oso hedatuta dago.

  • Coenonympha adenda (Caruel, 1944)
  • Coenonympha anticaeca (Lempke, 1957)
  • Coenonympha baltica (Goltz, 1932)
  • Coenonympha biocellata (Pionneau, 1932)
  • Coenonympha cephalidarwiniana (Verity, 1953)
  • Coenonympha confluens (Lempke, 1957)
  • Coenonympha crassolimbo (Verity, 1953)
  • Coenonympha diaphana (Schawerda, 1942)
  • Coenonympha heroides (Caruel, 1944)
  • Coenonympha infraparvocellata (Lempke, 1957)
  • Coenonympha lecerfi (De Lesse, 1949)
  • Coenonympha lineigera (Lempke, 1957)
  • Coenonympha lundbladi (Bryk, 1946)
  • Coenonympha luxurians (Lempke, 1957)
  • Coenonympha marmorata (Caruel, 1944)
  • Coenonympha mattiaca (Metz, 1928)
  • Coenonympha pallida (Revon, 1939)
  • Coenonympha rufobrunnea (Warnecke, 1942)
  • Coenonympha secunda (Verity, 1953)
  • Coenonympha venata (Lempke, 1957)
  • Philea orientalis (Rebelde, 1904

Ezaugarri batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaixka- eta belar-eremuak, lore eta soilgune heze edo lehorretan bizi dira.

Beldarra Poa pratensis, Melica ciliata eta Holcus lanatus bezalako gramineoez elikatzen da.

Urte beteko zikloa duta eta maiatzatik abuztu erdira arte egiten dute hegan.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]