Cognomen
Cognomenak, Antzinako Erromatarren artean, hainbat funtzio izan zituen. Errepublika garaian, kasu, leinu bateko adarrak bereizteko bigarren abizen gisa erabiltzen zen. Cognomen baten jatorria norbanako baten goitizena izaten zen, pertsona jakin hori bereizteko bere familiako beste kideengandik. Cognomen hauek bereizitasun fisiko bat adierazten zuten sarritan[1]. Adibidez, garaipen asko izan zituen jeneral bati, cognomen berri bat erabiltzea onartu ziezaioketen, bere ondorengoek erabili ahal izango zutenak, eta horrela, gens edo leinu baten barruan adar berri bat sortuko zen.
- Gaio Julio Zesar (Caesar hitzak, iletsu esan nahi du)
- Marko Emilio Eskauro (Scaurus, herrena esan nahi du)
Agnomenak cognomenarekin batera erabiltzen ziren zenbaitetan, eta horiek hartzen ziren, batez ere, adopzioz edo ohore zehatz bat lortzen zenean[2]. Adibidez:
- Eszipion Afrikarra: Publius Cornelius Scipio Africanus Major. Publius praenomen da, Cornelius nomen da, Cornelia leinuko kidea zelako, Scipio cognomena da, Africanus agnomena da, Africa konkistatu zuenenean irabazi zuena. Ondorengo historialariek "Major" erantzi zioten, bere izen bera zuen bere semearengandik bereizteko.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «ES:Cognomen - NovaRoma» www.novaroma.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-09).
- ↑ «ES:Agnomen - NovaRoma» www.novaroma.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-09).