Coimbrako katedral zaharra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Coimbrako katedral zaharra
University of Coimbra – Alta and Sofia
Se Velha of Coimbra front.jpg
Kokapena
Herrialdea Portugal
Portugalgo barrutiaCoimbra
Municipality of PortugalCoimbra
Koordenatuak 40° 12′ 32″ N, 8° 25′ 37″ W / 40.20877778°N,8.42708333°W / 40.20877778; -8.42708333Koordenatuak: 40° 12′ 32″ N, 8° 25′ 37″ W / 40.20877778°N,8.42708333°W / 40.20877778; -8.42708333
Parameter 40.20877778, 40.20856 eta 40.208561,-8.42708333, -8.42692 eta -8.426922 is an invalid value of "latitude,longitude".
Historia eta erabilera
Irekiera1146
Elizbarrutia Roman Catholic Diocese of Coimbra Itzuli
Arkitektura
Estiloa arkitektura erromanikoa
Ondarea

Coimbrako katedral zaharra (portugesez: Sé Velha de Coimbra) Coimbran dauden bi katedralen artean zaharrena da, eta Portugalgo eraikin katoliko erromaniko garrantzitsuenetakoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoan zegoen Conimbriga hiri erromatarra harpilatu ondoren sueboek Aenimiun (gaur egungo Coimbra) apezpikuaren egoitza bihurtu zuten 468an. Ez da orduko elizarik ezagutzen ordea. 1139an Afonso Henriques erregeak Ouriqueko gudua irabazi ondoren Coimbra bihurtu zuen Portugalgo hiriburu eta katedral bat eraikitzeko dirua eman zuen. Haren seme Antso I.a Portugalgoa bertan koroatu zuten 1185 urtean. 1218an eraiki ziren klaustroak eta XIII mendean bukatu zen katedrala. Badirudi Robert maisua izeneko arkitekto frantziar batek diseinatu zuela katedrala.

XVI mendean hainbat gehigarri egin zitzaizkion katedralari. Kaperak, hormak eta zutabeak azuleiuz estali ziren, iparraldeko fatxadan Porta Especiosa atea ezarri zen eta hegoaldeko kapera pizkundeko estiloan berreraiki zen. Hala ere hasierako oinarri erromanikoa errespetatu egin zuten.

1772an Pombalgo markesak apezpikutzaren egoitza ondoan zegoen Jesusen eliza manieristara aldatu zuen eta Coimbrako katedral berria (Sé Nova) sortu zen, orain artekoa berriz Coimbrako katedral zaharra (Sé Velha) izenaz ezagutu zen ordutik aurrera.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katedralaren horma sendoetako almenek eta leiho estuek gotorleku edo dorretxe itxura ematen diote. Aurpegiek hainbat hormabular ditzute zoruaren malda konpentatzeko, izan ere muino baten aldapan eraikia baitago.

Katedralaren kanpoaldeko egitura nabarmenena Porta Especiosa da. Hiru solairu dituen ataria da eta João de Ruão (Jean du Rouen) eskultore frantsesak eraiki zuen 1530ko hamarkadan.

Barnealdean habearte nagusi bat eta alboetan beste bi ditu. Sarrera mendebaldean dago eta absidea ekialdean, hiru kaperak osatzen dutelarik. XIII mendeko klaustroa erromaniko eta gotikoaren artean koka liteke.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Coimbrako katedral zaharra Aldatu lotura Wikidatan