Col de Mente

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Col de Mente
Panneau de signalisation Col de Mente.jpg
Gailurra
Garaiera 1.349 metro
Koordenatuak 42° 55′ 08″ N, 0° 45′ 43″ E / 42.91889°N,0.76194°E / 42.91889; 0.76194Koordenatuak: 42° 55′ 08″ N, 0° 45′ 43″ E / 42.91889°N,0.76194°E / 42.91889; 0.76194
Geografia
Herrialdea Frantzia
Eskualdea Okzitania (eskualdea)
DepartamenduaGarona Garaia
Mendilerroa Pirinioak

Col de Mente Frantziako Pirinioetako mendate bat da, Haute-Garonne departamenduan dagoena. 1349 metroko garaiera du, eta Garona eta Ger ibaiaren haranen artean dago, lehenak 848 metroko goitiera eta besteak 549koa duelarik.

Txirrindularitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Tourrak mendate hau hamazazpi aldiz igo du, lehen aldiz 1966an eta azken aldiz 2007an, 15. etapan. Lehen mailako mendatea da. Frantziako Tourrean mendate honetan gertatu zen gertakaririk garrantzitsuena 1971n izan zen, une horretan liderra zen Luis Ocaña mendate hau jaisten ari zela erori zenean, hala, proba utzi behar izan zuelarik, Eddy Merckxen mesedetan.

Urtea Etapa Maila Tontorrean lehena
2007 15 1 Juan Manuel Garate
2005 15 1 Erik Dekker
2003 14 1 Richard Virenque
2002 12 1 Christophe Oriol
2001 13 1 Laurent Jalabert
1999 15 1 Alberto Elli
1998 11 1 Alberto Elli
1995 15 1 Richard Virenque
1988 15 1 Robert Millar
1979 1 2 Bernard Hinault
1976 14 2 Lucien Van Impe
1973 13 2 José-Manuel Fuente
1971 14 2 José-Manuel Fuente
1970 18 2 Guerrino Tosello
1969 16 2 Raymond Delisle
1967 16 1 Fernando Manzaneque
1966 11 2 Joaquim Galera

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]