Edukira joan

Colegioko geralekua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Colegio
Geralekuko ikuspegia
Map
Lineak
« Ibarra    Zalla »
Kokapena
HelbideaLehendakari Agirre hirb., 17; 48860
UdalerriaZalla,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea05477
Gunea4. gunea
Irekiera1890eko abenduaren 5a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
AldageltokiaTrena 
Nasak1
Trenbideak1
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Feve
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak  Bilbo Balmaseda
 Eskema

Colegio Euskal Herriko Bizkaiko tren geraleku bat da, Zalla udalerriko Mimetiz auzoan kokatuta dagoena.

Geralekua 1890eko abenduaren 5an ireki zen.

Geralekua honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria Lehendakari Jose Antonio Agirre hiribidea, 17

Kadagua ibaiaren arroan trenaren behin betiko proiektua Victor Txabarri, Manuel Allendesalazar, Enrique Aresti eta Ramón Bergé ingeniariek aurkeztu zuten 1888ko maiatzean. Urte bereko uztailean onartu zen. Burdinbidea onura publikokotzat jo zen, 99 urterako ustiapen batekin. Kadaguako Trenbidearen Konpainia 1888ko uztailaren 2an eratu zen kudeatzeko. Linea Zorrotzan abiatu behar zen, Bilbotik Portugaleterako burdinbideak auzo horretan zuen geltokian.[2]

Burdinbidea 1890eko abenduaren 5an inauguratu zen. Urtean gutxienez 96 000 bidaiari garraiatzeko asmoa zuten, eta jarduerak hasi eta lau urte eskasera 219 504 bidaiari mugitzen zituzten. Geraleku hori burdinbidearen gainerakoarekin batera inauguratu zen 1890eko abenduaren 5an.[3]

1972an FEVE eragileak trenbideen ustiapena bere esku hartu ondoren, 1975ean Bilbo-Leon eta Bilbo-Santander burdinbideak lotu zituen Arangurengo geltokian. Handik aurrera Leonetik zetozen trenek trenbide beretik heltzen dira Irauregira. Lutxanako eta Roblako saihesbideak zama-garraiorako trenentzako besterik ez ziren mantendu.

1994an Bilbo-Leon burdinbidea itxi ostean, trenek Balmasedako geltokira baino ez ziren heltzen.[4] 2003an berriro ireki zen Bilbo-Leon burdinbidea, batipat Robla kotren turistiko zerbitzua ezartzeko, eta baita egunean zentzu bakoitzeko tren bat jartzeko.[5]

Bilbo-Leon burdinbideari dagokionez, 2009an Galtzarako geralekura luzatuta, trenek aldiriko zerbitzua egiten dute Bilbora arte, eta tren bat ibiltzen da 30 minutuko maiztasunaz. Burdinbide hau, aipatutakoen artean guztiz elektrifikatuta dagoen bakarra da.[6]

Geralekuak nasa bakarra du.

Aldiriko trenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
 Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
 C-4f Bilbo
Concordia
AmetzolaBasurto–OspitaleaZorrotza–ZorrozgoitiSanta AgedaKastrexanaIrauregiZaramilloQuadraSodupeArtxubeLanbarriGueñesAranguren–GeltokiaAranguren–GeralekuaZallaColegioIbarraBolunburuHerreraBalmaseda Galtzara

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. EuroFerroviarios. «Colegio (geralekua)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. Iberiar Penintsulako trenbide txikietako historia. Fundación de los Ferrocarriles Españoles DL 2005 ISBN 84-88675-97-6. PMC 804307216. (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  3. Roblatik Balmasedarako trenaren kronologia. Via Libre aldizkaria, 465. zenbakia. 2003ko ekaina.
  4. (Gaztelaniaz) Asociación Burgalesa de Amigos del Ferrocarril. «Bilbo-Robla burdinbidea: geltokiak» (Noiz kontsultatua: 2014-08-31).
  5. (Gaztelaniaz) Asociación Burgalesa de Amigos del Ferrocarril. «Bilbo-Robla burdinbidea: ibilbidea» (Noiz kontsultatua: 2014-08-31).[Betiko hautsitako esteka]
  6. Treneando. «Fevek geraleku berri bat inauguratu zen Balmasedan» (Noiz kontsultatua: 2013-04-07).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ibarra Colegio Zalla
Leon–Matallana Bilbo–Concordia